Ir directamente al contenido

Soinuenea

  • EU
  • ES
  • EN
  • FR

Soinu-tresnak euskal herri musikan: Entziklopedia

Bilatzaile
aurreratua

  • Nabarmenak
  • Esploratu

TAILERRA: ZUHAITZ-ADARREZ EGINDAKO TXULUBITAK

Nola egin?

Adarretik makilatxo bat moztu behar da. Lehenik, adarraren begi ondoan, ahoko muturra izango dena garbi-garbi ebakiko dugu. Bigarrenik, makilaren erdialdean bi ebaketa paralelo egingo ditugu, azal eraztun bat atereaz. Horrela, makilaren azala bitan banatuta geldituko da. Segidan, ahokoa izango den muturrean aurrealdeko zuloa (leihoa eta bisela) irekiko dugu, ebaketa egin eta azal puska hori kendu. Gero, jolearen ezpainak jartzeko ahokoaren atzealdeko beheragunea egingo dugu.

Jarraian, goialdeko azal tutu osoa makilatik atera behar da. Horretarako, izerdia mugiarazteko eta azala pixka bat harrotzeko, makila izter gainean jarririk, labana aldrebes hartu eta kirtenarekin azalari kolpetxo batzuk emango dizkiogu, makila jiratuz.

Hau egiterakoan, egileek kantu edo lelo bat errezitatzen zuten askotan (Manterola, 1993, 689-690 or.), makilaren kontra ematen ziren kolpetxoekin erritmoa markatuz.

Hona hemen Nafarroako Iribasen jasotakoa. Txulubite malabite eta joaldiak tituludun pistan. Juan Bautista Lasarteren eskutik.

Txulubite malabite tronpeta

Frantzin sartu, Españin atera.

Txulubite malabite tronpeta

Frantzin sartu, Españin atera.

Izardi, izardi, izardi, izardi.

 

Txulubite biribille tronpeta,

Frantzin sartu, Españin atera.

Txulubite biribille tronpeta,

Frantzin sartu, Españin atera.

Izardi, izardi, izardi, izardi.

Aita Donostiak hartutako haur kanten artean Bankan (Ipar Euskal Herria) halako kantutxo hau jaso zuen.

Riezu, J. (Ed.). (1994). Cancionero vasco. Canciones I. Obras completas del P. Donostia (vol VI). Eusko Ikaskuntza.

Riezu, J. (Ed.). (1994). Cancionero vasco. Canciones I. Obras completas del P. Donostia (vol VI). Eusko Ikaskuntza.

Iribasko kantarekin, azken hitza hainbat aldiz errepikatutakoan, erritmoa mantsotu eta kolperik eman gabe, labanaren kirtenarekin makila igurtzi behar da erdialdetik muturrerantz.

Ondoren, makila bi eskuekin alde banatatik heldu eta bi zatiak kontrako zentzuan jiraraziko ditugu, kanpoaldera tiratuz, aho aldeko azal tutu osoa makilatik atera arte.

Segidan, makila hartu eta ahokoaren takoa moztuko dugu, mozketa garbi eginez eta airea pasa ahal izateko kanalerako hozkadura eginez.

Bukatzeko, takoa bere tokian jarri, eta azalik gabe dagoen makilaren zati bat azalezko tutuan sartuko dugu.

Ahokoaren takoa eta sartutako makilaren artean, azalezko tutuan zuloak egin daitezke nahi izanez gero. Pistoidun flauta egiteko, azalik gabe dagoen makila azalezko tutuan sartu eta gora eta behera irristatzen da.

Nola jo?

Txulubitaren goiko muturra ahoan sartu, putz egin eta txio moduko doinu luzeak emango ditugu. Zuloak ireki eta itxiaz nota desberdinak eman daitezke.

Pistoidun flautaren kasuan, azpiko makila gora eta behera irristan mugiaraziz doinua molda dezakegu.

Tresna hau Txulubite malabite eta joaldiak tituludun pistan entzun daiteke hemen.

Eraso-Txiki baserriko Zelestino Artola gaztainondozko makilarekin txulubita egiten. Errazkin (Nafarroa), 1981/05/09. (Arg: JMBA)

Eraso-Txiki baserriko Zelestino Artola gaztainondozko makilarekin txulubita egiten. Errazkin (Nafarroa), 1981/05/09. (Arg: JMBA)

Zelestino Artola gaztainondozko makilekin egindako txulubitak eta tutubiak. Errazkin (Nafarroa), 1981/05/09. (Arg: JMBA)

Zelestino Artola gaztainondozko makilekin egindako txulubitak eta tutubiak. Errazkin (Nafarroa), 1981/05/09. (Arg: JMBA)

Nabarmenak

  • Aurkezpena
  • Aerofonoak
  • Idiofonoak
  • Kordofonoak
  • Menbranofonoak

Jose Mariano Barrenetxea Bilduma Soinuenearen bilduma bat da

Beste bilduma batzuk

Juan Mari Beltran ArguiƱena Bilduma

Bilduma ikusi

Jose Mariano Barrenetxea Bilduma

Bilduma ikusi

Soinubila egitasmoa

Bilduma ikusi

Harpidetu zaitez gure buletinara jardunaldi guztien berri izateko

JARRAITU GAITZAZU

  • Facebook
  • Google+
  • Youtube
  • Flickr
  • Vimeo
  • Issuu
  • SoundCloud
Soinuenea

Tel/Fax 943 493 578

soinuenea@soinuenea.eus

Tornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN

  • Nola iritsi
  • Kontaktua

TESTU LEGALAK

  • Erabilpen baldintzak
  • Pribatutasun prolitika
  • Cookiei buruzko politika
Licencia de Creative Commons
Lotura-k web garapena enpresa gipuzkoa garatuta
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.
Onartu Konfiguratu

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.