Aerofonoak
Aerofono edo haizezko soinu-tresnetan hotsa emateko aire gorputz bat bibrarazi behar da. Aerofono libreetan, bibratzen duen airea ez dago tutu edo gorputz itxi batean barruan, libre baizik. Gainontzeko aerofonoek aire-zutabea ontzi edo hodi batean barnean dute eta hori bibrarazteko sistema desberdinak dituzte; sistemaren arabera flautak (bisel edo ertz zorrotza dutenak), mihia (bakuna edo bikoitza) duten aerofonoak eta ezpain bibraziozkoak bereizten dira.
Erich von Hornbostel eta Curt Sachs musikologo alemaniarrek osaturiko sailkapenean 5 soinu-tresna taldeetatik laugarrena osatzen dute aerofonoek.
Aerofonoak euskal herri-musikan
Flautak
Bisela dutenak:
Esku batekoak: Txistua, Xirula, Silbotea
Bi eskukoak: Txilibitoa, Txilibitua, Txifloa
Zeharkakoak: Flauta, Pifanoa
Bestelakoak: Okarina, Txulubita (abrikot hezurra), Txulubita (latazkoa), Txulubita (pistoiduna), Zikiratzaile txilibitua
Jostailuzkoak: Txulubita (zuloduna), Txulubita (zulo gabea), Txulubita (kanabera)
Mihi bakarrekoak
Alboka, Klarinetea, Korneta, Turuta (garizkoa)
Mihi bikoitzekoak
Dultzaina, Gaita nafarra (dultzaina), Sunprinua,, Tutubia, Turuta (lastotxoa), Txanbela
Xirolarruak
Mihi bakarrekoa (boha), Mihi bikoitzekoa (bota)
Mihi libredunak
Aho-soinua, Akordeoia, Trikitixa, Hegabera apeua
Ezpain bibraziozkoak
Naturalak: Adarra
Kromatikoak: Bonbardinoa, Tronpeta, Tronboia, Tuba
Libreak
Burruna, Furrunfarra, Firringila, Ziria