BI ESKUKO AHOKODUN FLAUTA ZUZENAK

IRUNGO ALARDEKO ARRANKADA, DANBORRADAKO DIANA ETA SAN MARTZIAL MARTXA

Danborrek eta txilibitoek osatzen dute nagusiki Irungo eta Hondarribiako (Gipuzkoa) alardeetako soinu-banda. Irungo Alardeko errepertorioko hiru pieza esanguratsu hauek 2021eko abuztuaren 5ean grabatu genituen Soinuenean Irungo musikari batzuen laguntzarekin.

Txilibitoak: Antton Babaze, Diego Martinez, Peio Irigoien. Danborra: Lorentxo Ribera. (Arg: Soinuenea)

Txilibitoak: Antton Babaze, Diego Martinez, Peio Irigoien. Danborra: Lorentxo Ribera. (Arg.: Soinuenea)

ARRATIAKO JOTA ETA MARTXA

Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala, Arratia (Bizkaia) aldean txilibitua asko erabili da sasi soinu-tresna gisa. Manu Gojenolak eta Juan Mari Beltranek 2000. urteko maiatzaren 25ean Areatzako Alberto Zuloaga txilibitu joleari grabatutako saiotik jota eta martxa ekarri ditugu disko honetara.

Alberto Zuloaga txilibitua jotzen. Areatza, 2000/05/25. (Arg: JMBA)

Alberto Zuloaga txilibitua jotzen. Areatza, 2000/05/25. (Arg.: JMBA)

JOTA DE LOS TOROS

Juan Mari Beltranek (txifloa) eta Ander Barrenetxeak (danborra eta txaramelak) egindako joaldi hau Soinuenean grabatu zen 2021ko abuztuaren 5ean. Grabazioan erabilitako txifloa Gasteizko José María López de Elorriagak egin zuen intsusa makilez. Haren esanetan, honelako piezak jotzen zituzten hark ezagututako Arabako txiflo jole zaharrek. Flauta honek eskala berezia ematen du, digitazio zuloen kokapenarengatik.

Grabaziorako erabilitako Txifloa (JMBA Bilduma 831 zk.) (Arg: Emovere - Soinuenea))

Grabaziorako erabilitako Txifloa (JMBA Bilduma 831 zk.) (Arg.: Emovere - Soinuenea)

Txilibitoa. San Martzial Martxa. KD Enixe 02 (1996)

Txilibitoa (JMBA bilduma, 0686)

Txilibitoa. Irun. la scolaire.

Txilibito jotzaileak. Hondarribia, 1983. (Arg.: Feliu, 1987)

 

Flauta hauek izen eta itxura ezberdinak hartu dituzte Euskal Herrian. Txilibitua, txilibito, frantxuleta, txiflo eta silbo izenak jaso ditugu, besteak beste. Materialei eta zulo kopuruari dagokionez ere aldaera desberdinak daude. Hots-jostailu modura erabili izan dira, baina baita musika-tresna gisa ere.

Txilibituak

Txilibitu arruntak sei edo zazpi zulokoak izaten dira; zortzidun eskala ematen dute, baina gehienak zortzidun bat eta erdi ematera iristen dira. Kanaberaz eginak, zurezkoak (adibidez, intsusaz), plastikozkoak eta metalikoak ezagutu ditugu.

Areatzako Alberto Zuloagaren plastikozko txilibitua, Hercule Paris markakoa. (Arg: JMBA)

Areatzako Alberto Zuloagaren plastikozko txilibitua, Hercule Paris markakoa. (Arg: JMBA)

Irungo plastikozko txilibito zaharra, La scolaire markakoa. (Arg.: JMBA)

Irungo plastikozko txilibito zaharra, La scolaire markakoa. (Arg.: JMBA)

NAFARROA

Txilibituak 1930eko hamarkadan Aranon (Nafarroa) zuen presentzia eta erabilera Jose Mari Legarretaren eskutik ezagutu dugu1. Han kanaberazko txilibituak egiten zituzten, herrian hartutako kanaberekin.

Gutxi gorabehera 25 bat zentimetroko luzera eta 2 zentimetroko lodiera izaten zuten. Hatz-jokorako zazpi zulo zituzten, sei aurrealdean eta bat atzealdean.

Flautatxo horiekin edozein pieza jotzen zen, bai tabernetan eta baita plazan eta kaleetan ere. Txilibituekin egiten zuten gazte koadrilek karnabaletako eskea, beste soinularirik (danbolintero, dultzainero edo akordeolaririk) ez zutenean. Txilibitu-joleak jotzen zuen dena: bidean, dantzarako, eta kantuetan ere bai.

Kanaberazko txilibitua. JMBA Bilduma 810 zk. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea.)

Kanaberazko txilibitua. JMBA Bilduma 810 zk. (Arg: O. Zapirain - Soinuenea)

BIZKAIA

Arratia aldean ere, txilibituak erabiltzen zituzten 1930eko hamarkadan herri-musika jotzeko. Esanguratsua da 1930ean egindako argazki honetan ikusten den Zeanuriko talde zabala, Gernikako Arbolaren ondoan. Abesbatza, dantzari, albokari, txistulari, atabalari eta pandero jotzaileekin batera txilibitu joleak ageri dira. Honek iradokitzen digu flauta hau Zeanuri aldean herri-mailan errotua egongo zela.

Zeanuritarrak Gernikan, 1930ean. (Arg: E. Sagarna familia)

Zeanuritarrak Gernikan, 1930ean. (Arg: E. Sagarna familia)

Areatzan ezagutu genuen Alberto Zuloaga txilibitu-jolea. Honek bere txilibituarekin Arratiako albokarien eta dultzaineroen errepertorioa jotzen zuen bereziki.

Urduñan ere izan dugu txilibituaren berri. Jose Mariano Barrenetxeak (1984) bildu zuen soinu-tresna honi buruzko informazioa.

XIX. mendearen bukaeratik, Urduñan Ostiral Santu egunez Hileta Santuaren prozesioa egiteko ohitura egon da; ekintza horretan bi musikarik parte hartu izan dute: batak txilibituarekin (pífano) eta besteak danborrarekin (50-52 or.).

Urduñako pifanoak sei zulo ditu aurrealdean. Zurezkoa da, hezur baten itxura du eta ahokoa gaurko txistuaren antzera egina du.

Dirudienez, Basterra eskultore bilbotarrak egina da, 1920ko hamarkadan. Landaluze anaia txistulariek eta Jaime Fernandez de Aguirrek ere parte hartu omen zuten eraikuntzan.

Txistua eta Urduñako pifanoa. (Iturria: Barrenetxea, 1984, 51. or.)

Txistua eta Urduñako pifanoa. (Iturria: Barrenetxea, 1984, 51. or.)

Prozesio honetan jotzen hasi zen lehen flautista Santos Mendia izan zen, eta honakoek jarraitu zioten: Ramón de la Fuente, José Rafael Madaria, lñaki Cortazar, Carlos Ruiz eta Aurelio de la Fuente. Atabalari gisa Epifanio Lejalde eta José Antonio de la Fuente aritu dira.

Flauta honen neurriak Barrenetxearen lanean aurki daitezke (1984, 51. or.). Prozesioan jotzen den doinua motza da, eta ez du hitzik:

Ostiral Santuko Urduñako prozesioko partitura, Pedro Fernandez de Aguirrek idatzia. (Iturria: Barrenetxea, 1984, 50. or.)

Ostiral Santuko Urduñako prozesioko partitura, Pedro Fernandez de Aguirrek idatzia. (Iturria: Barrenetxea, 1984, 50. or.)

GIPUZKOA

XIX. mendeko argazkietan ikus dezakegunez, txilibituak presentzia nabarmena zuen Tolosaldeko herri festa eta ospakizunetan. Juan de Dios txilibitu jolea, Iminarrieta txilibitu jolea eta Casimiro Saizar atabalaria XIX. mende bukaerako festa giroan figura garrantzitsuak izan ziren, argazki hauetan ikus daitekeen bezala.

Karmele Goñi etnografo ospetsuak Etnografía en Zerain (1988) idazlanean jaso zuenez, festa eta erromerietan jotzen ziren soinu-tresnen artean etxean egindako txilibituek zeuden (654. or.).

Txilibitua eta atabala dantzari taldearekin, Izaskunen, 1895ean. (Iturria: Tuduri, 1992, 215. or.)

Txilibitua eta atabala dantzari taldearekin, Izaskunen, 1895ean. (Iturria: Tuduri, 1992, 215. or.)

Juan de Dios, Tolosako txilibitu jolea, 1890eko hamarkadan. (Iturria: Tuduri, 1992, 221. or.)

Juan de Dios, Tolosako txilibitu jolea, 1890eko hamarkadan. (Iturria: Tuduri, 1992, 221. or.)

ARABA

Trebiñu aldean lizar edo intsusez egindako flautak erabili izan dira. Txiflo edo silbo izena ematen zitzaien, eta aurrealdean bost edo sei zulo eta atzealdean zulo bat izaten zituzten.

Juan Jose Lauzurikak bildu zuen tresna honi buruzko informazioa (Lauzurica, 1986).

J. M. López de Elorriagak intsusaz egindako txifloa. JMBA Bilduma, 831 zk. ( Arg: O. Zapirain – Soinuenea)

J. M. López de Elorriagak intsusaz egindako txifloa. JMBA Bilduma, 831 zk. ( Arg: O. Zapirain – Soinuenea)

Argazki honetako ezkerreko 3 txilibituak Valentin Morazak egin zituen, eta gainerakoak José María López de Elorriagak, bildutako datuekin. (Iturria: Lauzurica, 1986, 6. or.)

Argazki honetako ezkerreko 3 txilibituak Valentin Morazak egin zituen, eta gainerakoak José María López de Elorriagak, bildutako datuekin. (Iturria: Lauzurica, 1986, 6. or.)

Dultzaineroen txilibituak

Hainbat dultzainerok halako flautak jo izan dituzte; izan ere, hatz-joko aldetik dultzainaren antzekoak dira, zarata gutxiago ateratzen dute eta neke handirik gabe jo daitezke.

Gipuzkoan, Usurbilgo Paulo Sagarnak txilibitu esaten zion. Urolaldeko Maltzetatarrek, Antzuolako Lamarianotarrek edo Monttetarrek, berriz, frantxuleta izena ematen zioten.

Braulio Elortza, Segurako Ermasoro baserriko dultzainero eta albokariak dultzaina piezak entseatzeko txilibitua erabiltzen zuen. Braulioren txilibitua plastikozkoa zen eta Areatzako Alberto Zuloagak zuen Hercule Paris marka eta kolore berekoa.

Monttetarren frantxuleta; atzean beste zulo bat egin zioten, dultzaina gisa jo ahal izateko. JMBA Bilduma, 1021 zk. (Arg: O. Zapirain – Soinuenea)

Monttetarren frantxuleta; atzean beste zulo bat egin zioten, dultzaina gisa jo ahal izateko. JMBA Bilduma, 1021 zk. (Arg: O. Zapirain – Soinuenea)

Braulio Elortzaren dultzaina eta pitak, txilibitua eta alboka, eta beste alboka bat bukatu gabe. (Arg.: JMBA)

Braulio Elortzaren dultzaina eta pitak, txilibitua eta alboka, eta beste alboka bat bukatu gabe. (Arg.: JMBA)

Alardeetako txilibituak

Euskal Herrian txilibituak hainbat herritako kutsu militarreko alardeetan jo izan dira, talde handia osatuz eta danbor-bandaren laguntzaz. Bidasoa aldean, Irungo San Martzialetan eta Hondarribiako Guadalupeko Amaren festetako Alardeetan entzun ditzakegu, eta Tolosan San Joanetan egiten den alardean. Bidasoa aldean txilibito esaten zaie.

Garai batean pifano edo zeharkako flauta txikiak ere erabiltzen ziren (ikus web honetako Zeharkako flautak atala), baina XX. mende erditik aurrera, txilibitoak izan dira Irungo eta Hondarribiko Alardeetan entzun diren flauta bakarrak. XX. mende bukaeratik hona, Irlandako sei zuloko flauta zuzen metalikoak (whistle) erabiltzen dira nagusiki, eta flauta gozo txikiak (zuloetan aldaketak eginik).

Txilibito-joleak Hondarribiako Alardean. (Iturria: Feliu, 1983, 68. or.)

Txilibito-joleak Hondarribiako Alardean. (Iturria: Feliu, 1983, 68. or.)

Tolosara etorrita, Javier Bello Portuk honakoa jaso zuen:

San Joan prozesio horretara bordon-dantzariak joaten dira, arratsaldean bordon-dantza dantzatuko dutenak, udala Bezperetara eta Konpletetara eta Igarondoko Zumardi handiko aurreskura doalarik. San Juan goizean bordon-dantzari hauen aurretik txilibitu bat eta danbor bat doaz. Txilibituak musika-adibideen xaflan erreproduzitzen dudan ohiko toccata azkarra jotzen du (3. adibidea). Zuberoako eta Nafarroa Beherako korteju batzuekin zerikusia du.

A esta procesión (de San Juan), acuden los bordondantzaris que bailarán por la tarde la bordondantza, cuando vaya el Ayuntamiento a las Vísperas y Completas y al aurresku del Prado de Igarondo. Estos bordondantzaris van precedidos en esta mañana de San Juan por un pito y un tambor. El pito toca una típica y rápida tocata que reproduzco en la lámina de ejemplos musicales (ejemplo nº 3). Tiene algo que ver con algunos cortejos de Zuberoa y de Baja Navarra.

(Bello Portu, 1956, 199. or.)

Tolosan 1990eko hamarkadan egindako argazki honetan gaur egun San Joan Alardean ateratzen direnen moduko txilibiteruak ikus daitezke. (Iturria: Gorrotxategi, 2004, 141. or.)

Tolosan 1990eko hamarkadan egindako argazki honetan gaur egun San Joan Alardean ateratzen direnen moduko txilibiteruak ikus daitezke. (Iturria: Gorrotxategi, 2004, 141. or.)

Javier Bello Portuk idatzitako partitura. (Iturria: Bello Portu, 1956, 177-204 or.)

Javier Bello Portuk idatzitako partitura. (Iturria: Bello Portu, 1956, 177-204 or.)

Roman Tolosa txilibeterua, 1970eko hamarkadan. (Iturria: Gorrotxategi, 2004, 141. or.)

Roman Tolosa txilibeterua, 1970eko hamarkadan. (Iturria: Gorrotxategi, 2004, 141. or.)

IKONOGRAFIA

HARANA

DONE BIKENDI HARANEKO ELIZA

Done Bikendi Harana herrixkako XVI. mendeko parrokian, aldare nagusian finkatuta dagoen beheko arkuko arkiboltaren bi muturretan, bi haur flauta-jole daude.

Egileak berariaz egin ote zuen ez dakigun arren, ezkerreko flauta-jolea eskuina da eta eskuinekoa ezkerra. Arku honetan beste bi musikari ere agertzen dira: buztan luzea duen pizti bat zahagidun xirolarrua jotzen eta adarra jotzen ari den txakur-munstro bat.

Done Bikendi Harana elizako bi flauta-joleak. (Arg: Aintzane Erkizia)

Done Bikendi Harana elizako bi flauta-joleak. (Arg: Aintzane Erkizia)

Done Bikendi Harana elizako bi flauta-joleak. (Arg: Aintzane Erkizia)

LEKEITIO

ANDRE MARIAREN JASOKUNDEAREN ELIZA

LEKEITIOKO BASILIKA

Andre Mariaren Jasokundearen eliza, Lekeitioko basilika izenez ezaguna, XV. mende azkenean amaituriko eraikin gotiko berantiarra da.

Aurrealdeko leiho nagusiaren azpiko aingeruen erlaizpean, aingeru soinularien artean ahokodun flauta zuzena jotzen duen bat dago.Lautea, arrabita, tronpeta, harpa, danbolinteroa, zarrabetea, serpentoia, flauta eta panderoa edo zarrabetea izan daitekeena daude, eta musikari guztiak jotzen ari direla irudikatuta daude.

Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen elizako fatxadako soinularien artean aingeru flauta-jolea. (Arg.: JMBA)

Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen elizako fatxadako soinularien artean aingeru flauta-jolea. (Arg.: JMBA)

Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen elizako fatxadako soinularien artean aingeru flauta-jolea. (Arg.: JMBA)

ONDARROA

ANDRA MARI ELIZA

Ondarroako Andra Mari elizaren lanak XV. mendean hasi eta XVI. mendean amaitu zituzten. Eraikina gotiko berantiar estilokoa da. Elizaren goialdean Kortxeleko mamuak izenez ezagunak diren figura bitxiak ikus daitezke. Eskultura hauek Erdi Aroko gorte bat irudikatzen omen dute. Horien artean musikariak daude; tartean, ahokodun flauta zuzen jole bat.

Ondarroako Andra Mari elizako Kortxeleko mamuak taldeko flauta jolea eta ondoan arrabita jole bat. (Arg.: JMBA)

Ondarroako Andra Mari elizako Kortxeleko mamuak taldeko flauta jolea eta ondoan arrabita jole bat. (Arg.: JMBA)

DEBA

ANDRA MARI ELIZA

Debako Andra Mari elizako Berpizkundeko XIV. mendeko bigarren ataleko kaperan, Irulearen kapera izenarekin ezagutzen dena, bi zutabetan lau musikari agertzen dira: goialdean laute- eta zitara-jole moduko musikariak, behealdeko ezkerrean mandolina-jole antzeko bat eta eskuineko beheko pilastraren zutabean flauta-jole bat.

Debako Andra Mari Elizako Irulearen kaperan dagoen flauta-jolea. (Arg.: JMBA)

Debako Andra Mari Elizako Irulearen kaperan dagoen flauta-jolea. (Arg.: JMBA)

ORISOAIN, ORBAIBAR (VALDORBA)

SAN MARTIN DE TOURS ELIZA

Orisoaingo San Martin de Tours eliza XII. mendearen amaieran eraiki zen. Atzeko aldeko hagaburutxo batean flauta-jole bat dago, itxuraz ahokodun flauta zuzena izan daitekeena jotzen. Jolearen irudia emakume bat izan litekeen beste pertsonaia irribarretsu bati lotua dago, erromanikoan ohikoa den balizko esanahi erotikoa iradokiz.

San Martin de Tours elizako flauta-jolea. (Arg.: JMBA)

San Martin de Tours elizako flauta-jolea. (Arg.: JMBA)

LEIRE

LEIREKO MONASTERIOA

Leireko San Salbatore Monasterioaren mendebaldeko portada, Porta Speciosa (Ate ederra) izenekoa, XII. mendekoa da. Bere arkiboltetako batean, musikari batzuk agertzen dira eta horien artean, ahokodun flauta zuzena dirudien flauta jotzen duen musikari bat.

Flauta-jolea Leireko Monasterioko kanpoaldeko arkiboltan. (Arg.: JMBA)

Flauta-jolea Leireko Monasterioko kanpoaldeko arkiboltan. (Arg.: JMBA)

Flauta-jolea Leireko Monasterioko kanpoaldeko arkiboltan. (Arg.: JMBA)

ALLO

ANDRE MARIAREN PARROKIA

Andre Mariaren parrokia XIX. mendeko eliza neoklasikoa da. Bertan Bernabe Imberto eskultoreak XVI. mendean egindako erretaula nagusia dago. Soto-bankuan zenbait eszena ikus daitezke, horien artean, Jaiotzarena, non flauta-jole bat agertzen den. Ikus daitekeenez, egile berak egindako Cárcarreko parrokian agertzen den Jaiotzaren eszena bera da.

Alloko Andra Mariaren Erretaula nagusiko Jaiotzaren eszenako fl auta jolea. (Arg.: J.I. Larraioz-JMBA)

Alloko Andra Mariaren Erretaula nagusiko Jaiotzaren eszenako flauta jolea. (Arg.: J.I. Larraioz-JMBA)

Alloko Andra Mariaren Erretaula nagusiko Jaiotzaren eszenako flauta jolea. (Arg.: J.I. Larraioz-JMBA)

Alloko Andra Mariaren Erretaula nagusiko Jaiotzaren eszenako flauta jolea. (Arg.: J.I. Larraioz-JMBA)

CÁRCAR

SAN MIGEL ELIZA

Cárcar-eko San Migel eliza, XVI. mendeko bigarren erdialdeko gotiko errenazentista estiloko eraikina da, XVIII. mendean berrikuntza handiak jasan zituena. Arrosarioaren Ama Birjinaren erretaularen oinarrian, Bernabe Imberto Lizarrako eskultoreak egindako obran, besteak beste, Jaiotzaren eszenan flautista bat ikus daiteke. Egile berak egindako Alloko parrokiako erretaula nagusiko eszena bera da.

San Migel elizako Arrosarioaren Ama Birjinaren erretaulako Jaiotzan agertzen den flauta jolea. (Arg.: J.I. Larraioz-JMBA)

San Migel elizako Arrosarioaren Ama Birjinaren erretaulako Jaiotzan agertzen den flauta jolea. (Arg.: J.I. Larraioz-JMBA)

San Migel elizako Arrosarioaren Ama Birjinaren erretaulako Jaiotzan agertzen den flauta jolea. (Arg.: J.I. Larraioz-JMBA)

OHARRAK

1 2000/01/16an Aranon Juan Mari Beltranek Jose Mari Legarretari egindako elkarrizketa.

ITURRIAK

Bibliografia

BARRENETXEA, J. M. (1984). Apuntes de Txistu. [autoedizioa]

BELLO PORTU, J. (1956). Música de la calle en Tolosa. In Hainbat Egile. Libro Homenaje Tolosa VII Centenario de la fundación de la Villa. 1256-1956. 177-204. Tolosako Udala.

BELTRAN ARGIÑENA, J. M. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Orain.

BELTRAN ARGIÑENA, J. M. (1997). San Telmo Museoko soinu eta hots tresnak. Jentilbaratz 6. Eusko Ikaskuntza.

BELTRAN ARGIÑENA, J. M. (1998). San Telmo Museoko soinu eta hots tresnak. Lankidetzan bilduma. Eusko Ikaskuntza. [aurrekoaren berrargitalpena]

BELTRAN ARGIÑENA, J. M. (2004). Dultzaina Gipuzkoan. 1950. hamarkada arte. Herri Musika Bilduma, 1. HM Txokoa.

FELIU CORCUERA, A. (1987). Gure Herria. Tradiciones y costumbres del País Vasco. 4 liburuki. Kriseilu.

GORROTXATEGI PIKASARRI, J. M. (2004). Bordon-dantzari begirada-Una mirada a la Bordon-dantza. In Jimeno Jurio, J.M. Tolosa Bordon-dantzaren ikuspegitik. 125-171. Arantzadi Zientzia Elkartea.

GOÑI AUZMENDI, K. (1988). Etnografía de Zerain. Usos del grupo doméstico. In Erkoreka, A., Arregi, G. (koord.). Contribución al atlas etnográfico de Euskalerria: investigaciones en Bizkaia y Gipuzkoa 643-767. Eusko Ikaskuntza.

LAUZURICA, J. J. (1986). El chiflo. Dantzariak, 32, 5-9. Euskal Dantzarien Biltzarra.

RETEGUI, J. M. (2003). Tamborrada. Alarde de San Marcial de Irun. / Danborrada. Irungo San Martzialetako Alardea. Asociación Tamborrada del Alarde Tradicional de San Marcial de Irun.

TUDURI ESNAL, J. M. (1992). Argazkiak Tolosa – Fotografías. Tolosako Udala-Kutxa.

Diskografia

IRUNGO ALARDEA. (1996). San Martzial Eguna. Enixe Records / Enixe 02.

Ikus-entzunezkoak

BASTERRETXEA-LARRUQUERT. (1968). Ama lur / Tierra madre. Euskadiko Filmategia.

CARO BAROJA, Julio eta Pio. (1979). Gipuzkoa. Gipuzkoa-Donostia Kutxa.

LARRUKERT, Fernando. (1978). Euskal herri-musika. Euskadiko Filmategia.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.