Txulubita (latorrizkoa)

Latorrizko txulubita joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.

 

Latorrizko txulubita aerofonoen familiako hots-tresna da.

Egitura

Latazko bi zinta puskekin egina dago.

Joera

Haizea ahokodun flautetan bezala botatzen da.

Historia

Eskualde gehienetan bezala, XX. mendearen 40ko hamarkadan oraindik Nafarroako Sakana bailarako haurrek jotzen zituzten txulubita hauek (Beltran, 1996. 78. orr.).

TAILERRA

Piper-poto (edo bestelako) latorri zati bat hartu eta guraizeekin marrazkian ikusten den bezala, gutxi gorabehera aipatzen diren neurrietako bi zati mozten dira (5x1,5 cm. eta 8x1,8 cm.).

Bi zati hauek markaturik dauden tokietatik tolesten dira.

Lehendabizi, zati luzeena, forma borobila emanez, aire ontzia eta txulubitari itxura ematen diona.

Gero, aho-aldeko oraindik zuzen dagoen zatiaren inguruan beste latorri zatia jartzen da, ondo tolestu eta haizearentzako kanal garbia eginez. Borobilean okertu dugun zati horren muturrak, tarte bat irekia utzirik, kanalaren parean egon behar du. Bukatzeko, zati luzeak sobran duena beherantz tolesten da ahoko behealdearen kontra.

Txulubita jo ahal izateko modu berezian hartu behar da. Bi hatzekin (lodia eta erakuslea) haize ontziaren alboko bi aldeak itxi behar dira eta orduan prest dago txistu egiteko. Horretarako, kanalaren zatia ahoan sartu eta haizea bota besterik ez da egin behar.

Txioka egin nahi bada, ontziaren barruan kortxo edo bestelako bolatxo bat sartzen da. Haizearen eraginez bolatxoa bueltaka jartzen da txioka eginez.

ITURRIAK

Bibliografia

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.

MUSEO Arqueológico, Etnográfico e Histórico Vasco / Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa (1998): Haur-jolasak eta jostailuak / Juegos y Juguetes del Museo Vasco de Bilbao. Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco / Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa (106. or.).

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.