Txulubita (abrikot-hezurra)

Abrikot hezurrezko txulubita joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.

 

Abrikot hezurrarekin egindako txulubita aerofonoen familiako soinu-tresna da.

Egitura

Abrikot hezur bat hartu eta honen ertza harri baten kontra igurtziz higatzen da, hezurra zulatu arte. Gero, labana, guraize edo iltze puntarekin barruko hazia ateratzen da barrengoa garbi-garbi utzirik. Zulo aldea ere kontu handiz ondo egina utzi behar da, zuloaren ertza zorrotza bukaturik.

Joera

Txulubita bi hatzekin muturretatik hartu eta beheko ezpainen kontra jarririk, haizea indarrez, zuloaren ertzaren kontra bota eta txistu ozen eta agudoa lortzen da.

Historia

Juan Mari Beltranek bere haurtzaroan Nafarroako Larraun eta Sakanaldean jolasten zuen halako txulubitekin (Beltran, 1993, 77-78 orr.). Halako tresnak Euskal Herriko eskualde guztietan erabili izan dira eta batzuetan erabiltzen dira oraindik ere.

ITURRIAK

Bibliografia

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.

ETNIKER. (1993). Juegos infantiles en Vasconia. Etniker Euskalerria. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. (694. or).

MUSEO Arqueológico, Etnográfico e Histórico Vasco / Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa (1998): Haur-jolasak eta jostailuak / Juegos y Juguetes del Museo Vasco de Bilbao. Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco / Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa (106. or.).

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.