Txilibitua ahokodun flauta da, eta beraz, aerofonoa.
Egitura
Kanaberazko tutu bat da. Goialdean ahokorako errebajea, leihoa eta takoa egiten zaizkio eta airea pasa ahal izateko takoari kanalerako hozkadura eginez. Tonu aldaketarako hiru zulo (edo gehiago) egiten zaizkio.
Joera
Txilibituaren ahokoa ahoan sartu, putz egin eta zuloak hatzekin itxi eta irekiaz doinu sinpleak jotzen dira.
Historia
Donostiako San Telmo Museoan aurkitu genituen, 1918an Usurbildik ekarritako kanaberazko halako bi txilibitu zahar (Beltran, 1997).
Beti ez ziren etxean egiten; XX. mendearen erdialdean herri batzuetan festetara etortzen ziren feriante eta saltzaileek halako tresnak eta bestelakoak ekartzen zituzten (51-52. orr.).
Lekeition haurrek ere jotzen zituzten halako txilibituak 1920. hamarkadan (Museo Arqueológico, 1998. 107. orri.).
TAILERRA
Kanabera zati bat hartu eta moztu egiten da, alde batetik irekia eta bestetik itxia utzirik.
Irekia dagoen muturraren ondoan zulo bat egiten zaio ahokoaren leihoa irekitzeko.
Behealdean hiru bat zulo egiten dira, denak aurrealdean, nota ezberdinak eman ahal izateko.
Ahoko aldean zurezko tako bat sartzen da, takoaren goialdean errebaje bat eginik, haizea pasa dadin kanala utzirik.
Gero, ahokoaren behealdetik beheko ezpaina jartzeko errebajea egin behar da.
Bukatzeko, ahokoaren leihorako egin dugun zuloaren segidan errebajea eginez, bisela prestatu behar da, txulubitak hots ona eman dezan.
ITURRIAK
Bibliografia
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1997). San Telmo Museoko soinu eta hots tresnak. Cuadernos de Sección. Folklore.- 6. zk. Eusko Ikaskuntza. (1998). Colección Lankidetzan Bilduma, 5. Donostia.
(1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain (72-74. orr.).
MUSEO Arqueológico, Etnográfico e Histórico Vasco / Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa (1998): Haur-jolasak eta jostailuak / Juegos y Juguetes del Museo Vasco de Bilbao. Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco / Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa.