Txilibitua (Orduñako pifanoa)

 

Orduñako pifanoa ahokodun flauta da, eta beraz, aerofonoa.

Egitura

Txilibitu honek sei zulo ditu aurrealdean. Zurezkoa da, hezur baten itxura du eta ahokoa gaurko txistuaren antzera egina du.

Joera

Bi eskuekin hartu eta ahokoa ezpainetan jarririk, bestelako ahokodun flauta zuzenen antzera jotzen da.

Historia

Euskal Herriaren inguruan itxura eta material desberdinetako ahokodun bi eskuko flautak kontserbatzen badira ere, guk dakigunez, salbuespen hauek izan ezik (sasi soinu-tresnak eta hots jostailuak diren txilibituak, Orduñako txilibitua eta Hondarribia-Irungo txilibitoa), gure artean ez da azken mendean halako flauten presentzia nabarmenik ezagutu.

J. M. Barrenetxeak (1984) bildu zuen soinu-tresna honi buruzko informazioa. XIX. mendearen bukaera aldetik, Orduñan, “Procesión del Santo entierro” egiteko ohitura dago eta ekintza horretan bi musikarik parte hartzen dute: bata txilibituarekin (pífano) eta bestea danborrarekin (50-52 orr.).

ITURRIAK

Bibliografia

BARRENETXEA, José Mariano. (1984). Apuntes de Txistu. Galdakao-Bizkaia.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.