Txilibitoa (alardeetakoa)

Txilibitoa. San Martzial Martxa. KD Enixe 02 (1996)

Txilibitoa (JMBA bilduma, 0686)

Txilibitoa. Irun. la scolaire.

Txilibito jotzaileak. Hondarribia, 1983. (Arg.: Feliu, 1987)

 

Txilibitoa ahokodun flauta da, eta beraz, aerofonoa.

Egitura

Garai batean flauta hauek hezur, kanabera edo zurezkoak omen ziren, baina azken aldian metalezkoak izaten dira. Gaur egun, gehienbat, Irlandako sei zuloko flauta zuzen metalikoak (whistle) eta flauta gozo txikiak (zuloetan aldaketak eginik) erabiltzen dituzte.

Joera

Bi eskuekin hartu eta ahokoa ezpainetan jarririk, bestelako ahokodun flauta zuzenen antzera jotzen da.

Historia

Noiztik ez badakigu ere, aspaldidanik, Hondarribiko, Irungo eta Tolosako Festa Nagusietako alardeetan ospatzen diren militar-kutsuko desfileetan berezko martxak eta doinuak jotzeko, talde handia osatuz eta danbor-bandaren laguntzaz, halako bi eskuko flauta zuzenak erabiltzen dituzte. Garai batean “pifano” edo zeharkako flauta txikiak ere erabiltzen ziren.

Ez dugu halako soinu-tresnei buruzko beste berririk aurkitu eta ez dakigu hemen azaldutakoak kasu bakarrak diren ala ez. Gure ustez, gure inguruko herrialdeetan mantendu direla-eta, antzina, halako soinu-tresnak hemen ere gehiago erabiliko ziren.

ITURRIAK

Bibliografia

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.

Diskografia

IRUNGO ALARDEA. (1996). San Martzial Eguna. Enixe Records / Enixe 02.

Ikus-entzunezkoak

BASTERRETXEA-LARRUQUERT. (1968). Ama lur / Tierra madre. Euskadiko Filmategia.

CARO BAROJA, Julio eta Pio. (1979). Gipuzkoa. Gipuzkoa-Donostia Kutxa.

LARRUKERT, Fernando. (1978). Euskal herri-musika. Euskadiko Filmategia.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.