Tutubia / Tronpeta

Tutubi joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.

 

TutubiaIZENA ETA HEDADURA

Mihi bikoitzeko aerofonoa, bereziki Nafarroako Errazkinen jaso zen tutubi edo tronpetaren berri; soinu-tresna ezaguna zen Araitz bailarako herrietan ere.

Larraun udalerriko herria izan arren, Araitz bailara aldera dagoen Errazkinen1 gaztainondo makila bati kendutako azal zerrenda luze batez egiten da tutubia, tutu konikoa eratuz, sunprinuaren antzera. Azken honen aldean, mutur estuan mihi bikoitzeko pita sartzen zaio ordea. Pita hori egiteko beste gaztainondo makilatxo edo kimuren bati azala osorik ateratzen zaio, txulubitak egiterakoan bezala, tutu txiki bat lortuz. Tutu hau zanpatu eta tutubi edo tronpetaren mutur estuan jartzen da.

Sunprinuarekiko duen beste alde nabarmena, ez zaiola tonua aldatzeko zulorik egiten eta, beraz, nota bakarra ematen duela. Ez da soinu-tresna bete-betean beraz, gehiago izan da haurrentzat egindako hots-jostailua.

Zelestino Artola tutubia prestatzen. Errazkin, 1981. (Arg.: JMBA)

Zelestino Artola tutubia prestatzen. Errazkin, 1981. (Arg.: JMBA)

Zelestino Artolak egindako tutubia. JMBA Bilduma, 42. zk. (Arg.: Emovere-Soinuenea)

Zelestino Artolak egindako tutubia. JMBA Bilduma, 42. zk. (Arg.: Emovere-Soinuenea)

 

OHARRAK

1 Beltran, 1996, 95. or.

ITURRIAK

Bibliografia

BELTRAN ARGINENA, J. M. (1978). Azal doiñuak: sumpriñu eta txulubite. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 29, 349-362. Institución Príncipe de Viana.

VIOLANT I SIMORRA, R. (1953). Els pastors i la musica. Barcino.

VIOLANT I SIMORRA, R. (1954). Instrumentos músicos de construcción infantil y pastoril en Cataluña. Revista de Dialectología y Tradiciones Populares, 10, 331-348 eta 548-590. CSIC.

Diskografia

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.

Ikus-entzunezkoak

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.

LARRUKERT, Fernando. (1978). Euskal herri-musika. Euskadiko Filmategia.

 

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.