Tupinütsia, tipinütsia, ttipiuntzia, zanbonba

Ttipiuntzi joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.

 

Tupinütsia igurtzitako menbranofonoen familiako soinu-tresna da.

Egitura

Neurri desberdinetako metalezko edo buztinezko eltze bat izaten da. Ipurdia zulatu edo kendu egiten zaio eta tenkatutako larruzko mintzarekin ixten da ahoa edo kendutako ipurdia. Larrua jarri aurretik, honi erdian loturik makilatxo edo ziri bat jartzen zaio.

Joera

Neurriaren arabera, eskuan edo besopean harturik, esku busti, esponja edo o batekin jarritako ziria igurtzi egiten da.

Historia

Nafarroako erdialdean eta hegoaldean, gutxi bada ere, oraindik erabiltzen dira zanbonba arruntak, zarata ateratzeko eta kantua erritmoz laguntzeko. Almaizekin batera jotzen dira, adibidez, Gabonen bueltako kantuetan.

Zuberoan ere, zanbonbaren gisako tresnak erabili izan dira. Han ttipiuntzia izena ematen zaie.

Eltzegorraren kasuan larrua bibratzen jartzeko igurtzitako soka baten bidez eragiten bada, kasu honetan hori, kanaberazko edo igurtzitako zurezko makilatxo baten bitartez egiten da.

Bibrazio eragilea gogorra denez (makilatxoa), posible da erritmoa markatzea eskuarekin gora eta behera igurtziz.

A. Donostiak (1952), Thupinautsia izenarekin aurkezten digu beste tresna bitxia. Ez du informazio asko ematen, baina eltzegorra eta zanbonbarekin zerikusirik baduelakoan gaude: «Es un viejo caldero con el que se hace ruido. Se utiliza en las cencerradas. En la región suletina, en época del maíz, se sirven de este artefacto durante la noche. Lo untan con cera, y así espantan a los tejones» (295. or.).

ITURRIAK

Bibliografia

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.

DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.