Tuba

Tuba. Bosteko (zatia). Joserra Sansebastian-Txanbela. (Hirugarren koxkan. 1992. IZ-318)

Tuba (JMBA bilduma, 0410)

Tuba jolea Txanbela taldean. Berrien (Bretaña), 1990eko ekaina.

Tuba jolea Lesakako musika bandan. 1948.

 

Tuba aerofonoen familiako soinu-tresna da.

Egitura

Metalezko kono-enbor formako hodia du, bildurik. Mutur batean ahokoa eta bestean hotsa handitzen duen kanpai gisako zabalgunea du. Tonu aldaketarako hiru edo lau pistoi ditu. Hauek sakatuz aldatzen dira notak.

Joera

Larruzko uhalarekin bizkarretik zintzilikatuz, bi besoekin bularraren kontra hartzen da. Ahokoa ezpainetan jarririk haizea botatzen da ezpainak bibraraziz.

Historia

Metalezko pistoidun soinu-tresna hauek mota desberdinetako taldeak osatu dituzte eta aspaldidanik aritu dira Euskal Herriko eskualde guztietako herri jai eta festetan dantza eta doinu anitzak jotzen.

Tubaren presentzia garrantzizkoa izan da Euskal Herriko musika bandetan XIX. mende bukaeratik aurrera eta ondoren sortutako fanfarre eta txaranga gisako musika taldeetan.

Talde hauetan tubak azpiko notak ematen ditu, harmonikoki eta erritmikoki lagunduz.

Folklore mailan ezagunenak, Lapurdi eta Baxe Nabarreko dantzetakoak izan dira.

ITURRIAK

Bibliografia

SAGASETA ARIZTEGI, Migel Angel. (1977). Danzas de Valcarlos; Luzaideko Iantzak. Pamplona: Diputación Foral de Navarra.

(2011). Luzaideko ddantzak. Bilbo: Herritar Berri-Astero; Baigorri-Gara.

Diskografia

RAMUNTCHO, Orchestre ( ): Bal champêtre. Au Pays Basque. Nº 2 Agorila. P.M. 33-6.

( ): Irrintzina. Agorila. AG 70-14.

( ): Bal champêtre. Au Pays Basque. Agorila. AG. 70.02.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.