Talaka ez-zuzenki kolpaturiko idiofonoa da. Beleak eta halako beste txoriak izutzeko erabiltzen zen.
Egitura
Bertikalki jarritako zurezko makila handia da. Goialdean armazoi bati lotuta helize gisako lau gurutze edo pala luze ditu. Tresna honek zarata handia emateko baditu matraka moduan bueltak ematen dituzten bi taulatxo ardatzari lotuak, goiko aldean loturik dagoen segaren kontra kolpatzen dutenak.
Joera
Haizeak gurutze palei eragiten die eta hauek jartzen dute martxan beste guztia.
Historia
Donostiako San Telmo Museoan aurkitu genuen halako tramankulu bitxia. Bertako fitxek ematen digute informazio zabala (Beltran, 1997, 47-48 orr.).
Argazkian agertzen den tresna San Telmo Museoan aurkitzen da eta Lekaroztik ekarri zuten museora 1916. urtean.
ITURRIAK
Bibliografia
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1997). San Telmo Museoko soinu eta hots tresnak. Cuadernos de Sección. Folklore.- 6. Zk. Donostia: Eusko Ikaskuntza.