Silbotea

Gipuzkoako UZTAI HANDI DANTZAKO ZORTZIKOA (lehen zatia)

Soinulariak: Oiartzungo Arozenatarrak

Oiartzun, 1999

Silbotea, txistua eta atabala. Pasaiako batelarien zortzikoa (zatia). Oiartzungo Arozenatarrak. Oiartzun, 1999.

Silbotea (JMBA bilduma, 0231)

Silbotea. Gasteizko udal txistulariak.

Silbotea. Iruñako zale gazteek osatutako txistulari taldea: Arraras, Olazarán, Argaiz eta Frutos. 1930 hamarkada (Arg.: H. Olazaran de Estella. Txistu. Tratado de flauta vasca)

 

Silbotea ahokodun flauta da, eta beraz, aerofonoa.

Egitura

Handiagoa bada ere, txistuak duen egitura bera du. Laudun eta bostun arteko tonalitate baxuago afinaturik dagoen txistu bat da.

Joera

Duen luzeragatik zaila da esku batekin jotzea eta silbote-joleak bi eskuak erabiltzen ditu jotzeko. Batekin tutuak dituen hiru zuloak itxi-ireki egiten ditu eta bestearen erakuslearekin beheko ahoa manipulatzen du.

Historia

Noiz sortu zen zehatz-mehatz ez badakigu ere, badira ehun urte baino gehiago silbotea, txistulari talde klasikoan ikusten dugula. XIX. mende hasierakoak dira aurkitu ditugun tresna eta talde honi buruzko berririk zaharrenak. Txistulari-talde finko bat agertzen zaigu: Txistu 1.a, txistu.2 (biak danbolinekin), silbotea eta atabala, gure garairaino iritsi den laukotea. Garbi ikusten da txistulariek “ganbara” moduko beren arteko taldea osatu nahi zutela eta horrela, aurreko bi txistuei, bazirudien beste txistu baxuagoa erantsi zietela harmonia aberastu nahian.

Soinu-tresna honi buruzko berri zaharrenak, 1801. urtean Humboldtek idatzitakoan irakur ditzakegu (A. Donostia, 1994): “Zati bat baino gehiago dituen musikarentzat, txistu handiagoa erabiltzen dute, eta hau, noski, kaperako tonuan dago” (1535. or.).

Carlos Dembowskik (A. Donostia, 1952) 1838-1840. urteetan gure lurraldea bisitatu zuenean honakoa idatzi zuen: “zortzikoa ttunttun-doinuaz dantzatzen da, zeina bi pifano eta bi danbolinez osatua baita. Tresna hauek bi musikarik baino ez dituzte jotzen. Ospakizun handietan... orkrestra beste bi pertsonaz osatzen da. Batek tonu baxuko flauta (silbato) jotzen du, eta besteak danbor zakarragoa, eta, nolabait esateko, bi hauek beste bi soinu-tresnen tonu altuagoen baxua jotzen dute” (Hemen dugu gaur egun ezagutzen den taldea) (265. or.).

ITURRIAK

Bibliografia

ANSORENA, Isidro. ( ). Txistu ots gozoa nola?.

(1965). Txistu ots gozoa nola?. Bigarren zatia.

ANSORENA, Jose Inazio. (1978). Txistu ikaskizunak. Caja Laboral Popular.

(1982). Txistu gozoa. Lehenengo maila. Erviti Editorial.

(1983). Txistu gozoa. Bigarren maila. Erviti Editorial.

(1985). Txistu gozoa. Hirugarren maila. Erviti Editorial.

(1990). Txistu gozoa. Erdi maila. Erviti Editorial.

BARRENETXEA, José Mariano. (1984). Apuntes de Txistu. Galdakao-Bizkaia.

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.

DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca.

(1994). Cancionero Vasco P. Donostia. (VIII. liburukia). Donostia: Eusko Ikaskuntza.

EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEA. (1928- ). Txistulari aldizkaria.

OLAZARAN de ESTELLA, P. Hilario. (1951). Txistu. Tratado de flauta vasca. Bilbo. 1970.

Diskografia

ALDEKOA, Alejandro. Berrizko Herria. (1993). Alejandro Aldekoari omenaldia. GOR. G-513.

ANSORENA, Isidro, Banda de Txistularis del E.A.S.S. (1970). Bailes vascos. Columbia. C 7090.

ANSORENA, Jose Inazio. (1985). Donostiako Txistulari Udaltaldea: Donostiako Txistulari Udaltaldea. Dial Discos. Doblon. 50.1769.

(1991). Ansorenatarren Danbolinak. IZ. IZ-369.

(1993). Txistu hotsak. IZ. TZ-415.

(1994). Le Basque. IZ. IZ-421.

(1995). Haize hegoa. IZ. IZ-446.

(1996). Gipuzkoako soinu zaharrak. IZ. IZ-461.

AXLOR. (1990). Txistu, fagot eta piano-organoa. Elkar. ELK-243.

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.

BILBOKO UDALETXEAREN TXISTULARIAK. (1977). Bilboko Udaletxearen Txistulariak. Movieplay-Kandantxa. 17.0911/0.

ELIZALDE, Maurizio. (1971). Baztango dantzak 1. HG-24. Baztango Dantzak 2. HG-26.

(1977). Lanzko zortzikoa-jostaketa dantzak. HG-OTS. HG-169.

MAKUSO, Miguel. (1977). Herriko Musika. Movieplay-Kardantxa. 17.0912/2.

Ikus-entzunezkoak

BASTERRETXEA-LARRUQUERT. (1968). Ama lur / Tierra madre. Euskadiko Filmategia.

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.

CARO BAROJA, Julio eta Pio. (1971). Navarra. Las cuatro estaciones. Gobierno de Navarra. 1994.

(1979). Gipuzkoa. Gipuzkoa-Donostia Kutxa.

LARRUKERT, Fernando. (1978). Euskal Herri-musika. Euskadiko filmategia.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.