Txindak ez-zuzenki kolpaturiko idiofonoen familiako soinu-tresnak dira.
Egitura
Metalezko txapa zirkularrak izaten dira. Erdian zulo bat izaten dute eta iltze batekin panderoaren zurezko uztaian binaka jarriak egoten dira.
Joera
Panderoa jotzerakoan txindek bata bestearen kontra jotzen dute, errepikea emanez.
Historia
Panderoa nagusiki menbranofonoa denez, hari buruzko informazioa talde horretan emango dugu, baina erantsirik eramaten dituen metalezko txindak idiofonoak direnez, hemen aipatu besterik ez ditugu egingo.
Jende askoren ustez, panderoaren txinda hauen hots berezi horrek trikitixa izen onomatopeikoa eman dio herri dantza doinu multzo ezagunari eta azken garaiotan Euskal Herrian jotzen den akordeoi sasi-diatonikoari. Honi buruz, Aita Donostiak (1952) hau idatzi zuen:
“Se usa también en alguna parte de Vizcaya y Guipúzcoa en las “trikitixas”, canciones de aire vivo, cantadas, improvisadas por una mujer que es acompañada por un acordeón unas veces, otras por un albogue” (273. or.).
ITURRIAK
Bibliografia
DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983.
Diskografia
ALDEITURRIAGA, Maurizia. (1979). LEON, MAURIZIA, FAXIO. Alboka eta trikitixa. Xoxoa. X-11.115.
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.
Bideoak
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.
LARRUKERT, Fernando. (1978). Euskal herri-musika. Euskadiko Filmategia.