Okarina

Arin-arina. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.

 

Okarina aerofonoen familiako soinu-tresna da.

Egitura

Buztinezko ontzi luzexka da, erdia zilindrikoa eta beste erdia sasi-konikoa duena. Haizea bideratzeko moko-flauta antzeko ahokoa du. Okarina arruntenek tonu aldaketarako zortzi, bederatzi edo hamar zulo izaten dituzte (horietako bat edo bi atzealdean). Pedrellen Musika Hiztegi Teknikoan esaten denez, aurretik erabiltzen ziren mota horretako soinu-tresnetan oinarriturik, Italiako Budrio herriko Budriok asmatu zuen.

Joera

Bi eskuekin hartu eta ahokoa ezpainetan jarririk, haizea emanez jotzen da, beste flautak bezala.

Historia

Gure inguruko beste lekuetan bezala, Euskal Herriko herri eta toki askotan erabili izan dira soinu-tresna hauek. Esate baterako, musika bandetan (horietako bat Zumarragakoa) edo Oiartzunen garai batean tabernetan edo kalean bakarka jotzen zen. Oraindik ere entzun dezakegu bat edo beste Lizarraldean, inguruko errepertorioa okarinaz jotzen.

German Intxausti (1926-2004) Alegiako (Gipuzkoa) txistulariak okarina jotzen zuen bere gaztaroan. German hil zenean, bere seme Rikardok JMBA Bilduman utzi zuen soinu-tresna hori. Gaur egun Soinueneako erakusketan ikusgai dago.

Alegiako German Intxaustik jotzen zuen okarina (JBMA Bilduma. 0983 zk.)

ITURRIAK

Bibliografia

PEDRELL, Felipe. (1894). Diccionario Técnico de la Música. Serv. rep. de libros, Librerías Paris-Valencia. Facsimil. Valentzia, 1992.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.