Matraka ez-zuzenki kolpaturiko idiofonoa da.
Egitura
Kisketa edo zurezko mailutxo bat edo gehiago dituen zurezko taula bat izaten da. Taula kolpatzen duten kisketak metalezkoak izan daitezke.
Joera
Gora eta behera astinduz, goitik behera eta behetik gora, kisketa gisako mailuak mugitzen dira, goian eta behean joaz.
Historia
Aita Donostiak (1947) honela dio:
Matraca.— Instrumento de percusión, de madera, de dimensiones y formas no fijadas; se había usado en los pueblos orientales donde estaba prohibido el empleo de las campanas. En las iglesias españolas se usa en los días de Semana Santa. En el jazz-band se usan matracas de pequeñas dimensiones. Es un instrumento de madera compuesto de un tablero y una o más aldabas o mazos que, al sacudirlo, produce un ruido desapacible.
Carraca izenarekin bada ere, hots-tresna mota honi buruz halako aipamena egiten du (1952):
“En 1831, en Arizcun (Navarra), se pagaron 42 reales y medio al carpintero por el material jornales que devengó en la construcción de una carraca grande de 12 mazos y otra menor para Semana Santa”. (290. or.)
Karrakak eta kalakak bezala, matraka Aste Santuen inguruko ospakizunetan erabiltzen da (Beltran, 1996). Lizarraldean martillos eta compeletas izenarekin ezagutzen dira. Azken hauek mailu bakarrekoak dira, atzealdetik kirtena dute eta esku bakoitzean bat harturik ezkilatxoak balira bezala jotzen dira. Izena, “Completas” Aste Santuko elizkizunetarako deia ematetik hartuko zuten noski.
Jose Baranda matraka jotzen. Muez, 1985.
Lizarrako Carmelo Bonetak egindako matraka-konpeleta (JMBA Bildumako 773 zk.)
Aralar magaleko Errazkin herrian Eguberrietan ere erabiltzen zuten matraka handi bat. Jotzaileak haurrak eta helduak izaten dira, baina Errazkinen bezala, matraka handiak direnean, helduek jotzen dituzte (39. or.).
Antsoneko Juan Martinikorena Lopetegi Errazkingo sakristaua elizako matraka jotzen. Errazkin, 1981.
Azken garaietan, besteak beste, halako tokietan jaso dugu matrakari buruzko informazioa:
Baraibarko Printzeneako Jesus Berazak egindako hiru mailuko matraka (JMBA Bildumako 299 zk.)
Oiartzungo Ergoien auzoko Altsuko Fausto Mitxelenak (Oiartzunen 1911an jaioa) egindako matraka.
Oiartzungo Arditurri inguruko baserri bateko matraka zaharra. (JMBA Bildumako 1473 zk.)
Elgoibarren “txalapata” esaten omen zioten hots-tresna honi. (JMBA Bildumako 1200 zk.)
Atxondo-Apatamonasterioko matraka (JMBA Bildumako 0896 zk.)
Uribe – Sopelako Tikitauki - Matraka (JMBA Bildumako 1472 zk.)
ITURRIAK
Bibliografia
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.
DONOSTIA, Aita. (1947). Instrumentos de música Popular española. [AM, n.° II, p. 105-152]. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 113-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983.
(1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983.
ETNIKER. (1993). Juegos infantiles en Vasconia. Etniker Euskalerria. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.