Egitura eta joera
Zurezko mailuak zuzenki kolpaturiko idiofonoak dira; izan ere, hauekin taulak eta egur puskak kolpatzen dira.
Historia
Halako tresnak euskal herri kulturan zarata ateratzeko ekintza eta ospakizun ezberdinetan erabili izan dira.
R. M. Azkuek bildu zituen (1959) halako mailuak erabiliz egiten ziren ohitura zaharrak:
“Zegaman aste santuko tiniebletan, elizaurrean edo kalostran iletiak yotzen zituen mutilak gabiakin. ‘Etsai jotzea’ du yolas onek izena. [...]
«Goroxuma beltxa, sar adi; bazko yauna, yelki adi (Suberoa)»
” (307. or.). Honi buruz, A. Donostiak (1952) informazio gehiago damaigu “MAILLU, KABIKO = MAZOS” izenburuko atalean: “«krosketa-mailu»
izendapenarekin ezagutzen dira Aste Santuan, “maitinetan”, “Judasen burua haustea”n erabiltzen diren mailuak”: «Con la denominación “krosketa-mailu” se designan los mazos con que los muchachos “rompen la cabeza de Judas” durante los maitines de Semana Santa. Se queman estos mazos, y su ceniza se guarda para el Miércoles de Ceniza. “Punpilitaka” (punpa = acto de caerse , ruido) significa golpeando con martillo, con mazo.»
«En las cuentas de la villa de Bayona (1609-1610) encontré esta nota: ... “gratification de 30 sous donné au crieur public pour être allé à cheval por la ville, les mercredi et jeudi saints, crier la maillou-queyre (amusements d’enfants qui, pendant qu’on chantait les ténèbres, parcouraient la ville en frappant aux portes avec des maillets) suivant l’anciene coutume”. Se prohibió esta costumbre en 1768-1786 (sic)»
. (pág. 291). Suitzan ere egiten dira Aste Santuko ekintzen artean antzeko joaldiak. Han ere, eliza atari aurrean, zurezko mailu handiekin, txalaparta moduan jarritako ohol bat kolpatzen dute (Beltran, 2009. 36. or.).
ITURRIAK
Bibliografia
AZKUE, R. M. (1959). Euskalerriaren Yakintza (IV. liburukia). Madrid: Espasa Calpe.
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.
(2009). Txalaparta. (liburua+CD+DVD). Donostia-San Sebastián: Editorial Nerea / NO-CD Rekords.
DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983.