Korneta, turuta, tronpeta

Korneta joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.

Turuta-korneta (JMBA bilduma, 0475)

Korneta (JMBA bilduma, 0246)

Korneta jotzen. Eguberrietako eskean. Oiartzun, 1997.

 

Korneta aerofonoen familiako mihi bakuna irabiatzailea duen soinu-tresna da.

Egitura

Nagusiki bi tipotakoak izaten dira. Tradizionalena, behi adarrez egindakoa da, kanaberazko mihi bat duen ahokoa, “fita”, muturrean sarturik duena. Gaur egun, arruntena adar itxura duen letoizko korneta bat izaten da, ahokoan metalezko “fita”rekin.

Joera

Tresnaren ahokoaren muturra ahoan sartu eta haizea bota behar da, nota luzeak eta ozenak emanez.

Historia

Oso funtzio musikalak ez badira ere, herri ekintza eta ohitura askotan agertzen dira halako tresnak. Askotan adarrari kendu diote bere lekua eta lehen adarrarekin jotzen zena orain kornetarekin egiten da, adarren funtzioa beteaz:

  • Ehiztariek basurdetara joaterakoan erabiltzen dituzte halako kornetak eta lehen adarrekin urrutitik elkar ulertzeko jotzen zituzten kodigoak mantentzen dituzte.

  • Eguberritako, urtezaharreko eta inauterietako puska biltze edo eskeetan dabiltzan taldeek erabiltzen dute beren presentzia eta etorrera adierazteko.

  • Harrobietan, eztanden aurretik, hauek egitera zihoazela, ingurukoei abisua emateko jotzen ziren.

  • Saltzaile ibiltariek ere erabiltzen zituzten herriko salmenta tokira iristen zirenean ingurukoei haien etorreraren berri emateko.

  • Gure herrietan, mota guztietako dei publikoetarako (bandoetarako) halako kornetak erabiltzen ziren (gehienetan pregoilaria udaleko aguazila izaten zen).

  • Abeltzainek “Dula” delako horretan, atera behar zituzten herriko abereak biltzeko ere adarren ordez halako tresnak jotzen zituzten zenbait tokitan.

  • Zuberoako Maskaradetan ere erabiltzen dira halako kornetak.

  • Ituren-Zubietako joaldunen konpartsaren zuzendariak, sistema honetako ahokoa duen adar bat jotzen du, taldearen koreografia aldaketak zuzentzeko.

ITURRIAK

Bibliografia

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.