Koilarak ez-zuzenki kolpaturiko idiofonoak dira.
Egitura
Metalezkoak erabili izan badira ere, ohikoenak zurezko bi koilara arrunt izaten dira. Hots egokia lortzeko, maiz ezpelezkoak izaten dira.
Joera
Bi koilarak bata bestearen parean eta elkarri bizkarra emanez esku batean harturik, hatz erakuslea bien artean jarririk, izterraren eta gainean jarritako beste eskuaren kontra joaz eta astinduz jotzen dira. Arxaluak bezala harturik eta eraginik ere jo daitezke.
Historia
Koilarak perkusio tresna gisa kantua erritmikoki laguntzeko erabiliak izan dira, bereziki mahaiaren inguruan ematen diren festetan. Guri, Orioko San Martin auzoko Sarobe baserriko Jose Peñak eta Villabonako Jose Mari Astiasaranek ongi erakutsi digute. Beste tokietan ere bildu dugu tresna honi eta bere erabilpenari buruzko informazioa, besteak beste Gipuzkoako Goierrin eta Gasteiz inguruko herrietan.
ITURRIAK
Diskografia
TXANBELA. (1987). Doinurik doinu. IZ 265.