Kaskamelana ez-zuzenki kolpaturiko idiofonoa da.
Egitura
Koko azal erdia da; mutur batean beheratua (errebajatua) dago eta soka batekin tenkatutako taulatxo bat du.
Joera
Hatz batekin makilatxoari beheraka eraginez, libre gelditzen denean koko azalaren kontra jotzen du hotsa emanez. Makilatxoaren ordez taulatxo bat jarrita hots handiagoa ematen du.
Historia
Nafarroako Erribera aldean jotzen zituzten halako perkusio tresnak kantuen doinuak erritmikoki laguntzeko (Beltran, 1996. 46. or.).
TAILERRA
Koko bat hustu ondoren, koko azal erdia hartu eta mutur batean puska bat kentzen zaio.
Bere gainean, luzera, taulatxo bat jartzen zaio hari batekin estu-estu helduta eta osoa dagoen intxaur azalaren kontra tenkaturik.
Haria tinkatuta kaskamelan erabiltzeko moduan dago.
ITURRIAK
Bibliografia
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.