Kaskabiloa

 

Kaskabiloa ez-zuzenki kolpaturiko idiofonoa da.

Egitura

Barruan metalezko puskatxo bat libre duen metalezko bolatxo huts bat da; azalean aho edo zulo txiki bat izaten du.

Joera

Astintzerakoan barruko puskatxoak bolatxoaren paretan jotzen du, errepike moduko hotsa emanez.

Historia

Zenbait animaliak eramaten dute beraien identifikazio, lokalizazio eta apaingarritarako.

Euskal herri dantza askotan ere erabiltzen dira. Larruzko lauki batean kaskabilo multzoa josirik, dantzariek zangoetan lotuta eramaten dituzte (leku batzuetan, zuzenean galtzetan josirik). Horrela, dantza egiterakoan kaskabiloen hotsak musika erritmikoki laguntzen du (Otsagi, Lesaka, Bizkaia, Lapurdi, Baxenabarre,...). Toki batzuetan txiliñak, txintxarri eta zintzarri izena ematen diete.

Aspaldikoa da euskal dantzarien txiliñak erabiltzeko ohitura. Besteak beste hor dugu D. Martin de los Herosek (1784-1859) idatzitako “Historia de Valmaseda” liburuan agertzen diren aipamenak (Dantzariak, 10 zbk.):

“En 1618 a pesar de que estaba empeñada en más de 150.000 maravedíes y no tener con qué componer la prensa de la Ferrería que la misma villa tenía en el Peñueco y se había llevado el río, se acordó traer predicador y que predicasen los beneficiados obligados a ello por la Sinodal, hubo las fiestas de costumbre, y tan en boga estaban ya los cascabeles que se alquilaron nueve pares de pernadas con ellos para los danzadores.

En 1655 a los toros, a las danzas, para las cuales se compraron 30 docenas de cascabeles, 18 cintas, [...]”. (19-20. orr.)

ITURRIAK

Bibliografia

DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983.

Hainbat Egile. (1979). DANTZARIAK. 10. zbk., iraila. Organo de Euskal Dantzarien Biltzarra.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.