Kaskabeleta idiofonoen familiako soinu-tresna da.
Egitura
Kanabera eta kalakaren antzekoa da, baina kasu honetan, arto-landare baten makilarekin egiten da. Honi, mutur batetik erdialderaino luzera ebaketa bat edo gehiago egiten zaizkio.
Joera
Kalaka baten moduan funtzionatzen du: kaskabeleta kirtenetik helduta astinduz edo beste eskuaren kontra joaz, egindako xaflek elkarren kontra talka egiterakoan hotsa ematen dute.
Historia
Aita Donostiak (1952) honela dio: Sakonunea duen idiofonoa da, frantsesez “castagnete” esaten diotena. Arto-landarearen zuztarra da, hiru pitzadura dituena. Lamina hauek zuztarra astinduta hotsa ematen dute. Nafarroako leku batzuetan bi pitzadura ditu eta “kalaka” deitzen diote. Zuztar iharra ez da egokiena kaskabeleta egiteko eta saiatzen dira horretarako heze xamarra dagoen zuztarra hartzen. Mutilek egiten dute (300. or.).
ITURRIAK
Bibliografia
DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983.