Kanpaiak ez-zuzenki kolpaturiko idiofonoak dira.
Egitura
Neurri ezberdinetako metalezko ontziak izaten dira, sasi kono-enbor (tronkokoniko) formakoak. Ahoz behera daudelarik, barnealdean zintzilikaturik mihi bat izaten dute.
Joera
Zuzenean edo ez zuzenean mihiarekin kanpaiaren pareta jotzen da.
Historia
Aita Donostiak (1952) bildu zuen kanpaiei buruzko informazio zabala “EZKILA, ZEIÑU = CAMPANA” atalean (298-300 orr.).
Autore berak kanpai-jotzaileari buruzko informazio interesgarria (1951) eskaintzen du:
“Como en Guipúzcoa, no faltaban órganos en Vizcaya, pues en el siglo XVIII Juan Ramón de Iturriza y Zabala (48) enumera hasta 28 órganos de otras tantas villas, y a algunos los califica de «buen órgano», «costoso órgano». Por Martín de los Heros en su «Historia de Valmaseda» sabemos que en 1528 había en esta villa órgano y organista; pero la consideración social de que éste gozaba no debía de ser muy grande, pues al que tañía las campanas se le daban 646 maravedís de sueldo: y sólo 600 al organista.
En 1556, al paso que al campanero se dieron 2.142 maravedís de salario, el del organista, no obstante serlo el Vicario Lope de la Cruz, buen hombre y caritativo, continuaba con los mismos emolumentos, los mismos 600 maravedís que en 1528.” (27-28 orr).
Kanpaiak eliza eta etxe ofizialetako dorre edo puntu gorenetan jarriak egoten dira. Abisu eta mezu desberdinak emateko jo izan dira, jendeak ezagutzen dituen kodigoak erabiliz (Beltran, 1996):
Elizkizunetako deiak
Orduak eta egunaren zati nagusiak emateko: Argiezkila-Argizeinu goizeko Angelusa-goizaldea, Eguerdiezkila eguerdia, Ilunezkila ilunabarreko Angelusa-ilunabarra.
Gertakizun desberdinen berriak emateko:
Sukanpaiak inguruetakoei laguntza eskatzeko, Hilkanpaiak-Hilzeiñuak-Hilezkilak hil deia emateko. Halaber, joera desberdinak izaten dira hildakoa haurra, heldua edo erlijiosoa den bereizteko.
Itsas herrietan arrantzaleei deitzeko erabiliak izan dira. Donostian, arrantzaleen Kofradia zaharrean (gaur egun Itsas Museoa dena) kontserbatzen da bere tokian horretarako erabiltzen zen kanpaia.
Oso interesgarriak dira, era libreago eta musikalagoan jotzen diren kanpai inguratzeak (bolteoak) eta kanpai errepikiak ere. Festa hasieran, Prozesioetan eta halako beste ospakizunetan jotzen dira. Joleek trebezia handia behar izaten dute joera arauen barnean, luze, modu bariatuan eta ederrean jotzeko (42-43 orr.).
ITURRIAK
Bibliografia
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.
DONOSTIA, Aita. (1951). Música y Músicos en el País Vasco. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 5-112). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983.
DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983.
Diskografia
J. Goikoetxea; J.M. Beltran. (1998). Beti ttun ttun. NO-CD. CDNO21.