Kalaka, konpeleta

Konpeleta-kalaka (JMBA bilduma, 0029)

Konpeleta-kalaka. Jesus Unanua Ochoa de Zabalegui. Muez, 1985.

 

Kalaka ez-zuzenki kolpaturiko idiofonoa da.

Egitura

Kirtena duen zurezko palatxo bat da. Bi aldeetan kirtenik gabeko beste bi taulatxo ditu, bi zulotatik soka batekin lotuta.

Joera

Kirtenetik harturik astintzen da eta kanpoaldeko bi taulatxoek erdikoaren kontra jotzen dute, hotsa emanez. Askotan modu librean jotzen da eta besteetan, errepikatzen diren joko erritmikoak osatuz.

Historia

Euskal Herriko hainbat eskualdetan Aste Santuko ospakizunetan erabiltzen dira (Beltran, 1996), bai eliza barruan eta bai kanpoan, elizkizunen abisuetarako (38-39. orr.).

Aita Donostiak (1952) euskal soinu-tresnei buruz idatzitako bere artikuluan kalakari buruzko aipamena egin zuen:

“Además de cítola de molino, kalaka significa también pequeña matraca hecha de tres tablillas, de unos 25 cm. de largo por 10 de ancho, la cual se compone de una paleta central con mango, de madera, a la que están unidas, por medio de alambres articulados, otras dos que se mueven pegando contra la central. Se usa en Jueves y Viernes Santo en la misa, substituyendo a la campanilla ordinaria.” (290. or.)

Guk besteak beste Lizarra aldean eta Tolosaldean jaso dugu kalakari buruzko informazioa.

Jesus Unanua Ochoa de Zabalegui konpeleta jotzen. Muez, 1985ko uztailan.

Muezeko Jesus Unanuak egindako kalaka (Soinuenea-JMBA Bilduma, 19. zk.)

Alegiako Elixalde-eneako kalakak

 

ITURRIAK

Bibliografia

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.

DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983. 

ETNIKER. (1993). Juegos infantiles en Vasconia. Etniker Euskalerria. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.