Harpa, maniura

Oiartzungo Arpidenia etxeko harpa.

Harpa (JMBA bilduma, 0489)

Harpa jotzen. 1999.

 

Harpa edo maniura pultsatutako kordofonoen familiako soinu-tresna da.

Egitura

Punta beherantz duen hiruki formako egitura du. Egitura honetan neurri ezberdinetako hariak ditu tenkaturik.

Joera

Gorputzaren kontra, bertikalki eta aurrerantz jarrita, besoen artean harturik, bi eskuetako hatzekin hariak pultsatzen dira, akordeak eta doinuak emanez.

Ikonografia

Harparen presentzia handia da Euskal Herriko ikonografian. Besteak beste halako tokietan ageri da:

Araban, Gasteizko katedral zaharrean, Armentiako San Prudentzio basilikan, Guardiako Santa Marian eta Tuestako parrokian.

Bizkaian, Lekeitioko parrokian.

Gipuzkoan, Lezoko Arpirenea etxeko armarrian, Oiartzungo Arpidenia etxean zein Tolosako Arpide etxeko armarrian.

Lapurdin, Baionako katedralean (2 irudi).

Nafarroan, Arzeko Santa Maria elizan, Artaizko elizan, Iruñeko katedralean, Leireko monastegian, Lizarrako San Migel elizan eta Nafarroako Erregeen Jauregian, Tuterako katedralean (3 irudi), Baldorbako Santo Cristo de Catalain elizan eta Bianako Santa Maria elizan.

Aipatzekoa da Arpidenia familiako etxeetan agertzen dena: Oiartzungo plazan, Arpidenia etxearen fatxadako habe batean harpa bat ikus dezakegu tailaturik. Arpidenia etxearen izena eta fatxadako harpa irudia batera egote horrek pentsarazten digu, alde batetik, Arpidenia harpa jolearen etxea izan daitekeela eta agertzen den harpa irudia, harpajoleak erabiliko zuen soinu-tresnaren antzekoa izan litekeela. Aurreko zerrendan ikusten den bezala, harpak ikus ditzakegu ere familia berak Lezon eta Tolosan dituen etxeetako fatxadetan.

Historia

Ez dakigu zenbateko erabilpena izan duen soinu-tresna honek antzina gure herri musikan. Jakin badakigu erabiltzen zela, baina ez dakigu zer nolako musika joko zen harekin.

Oso aberatsa da Higinio Anglesek (1970) Nafarroako Karlos III.aren ministrilei buruz idatzi zuena. Nabarmena da harpa joleen presentzia:

“Ministriles y juglares en casa del Rey Noble [Carlos III de Navarra] durante los años 1387-1396:

En Pamplona, 26 agosto de laño antedicho [1392] ordena el rey a García Lópiz de Lizasoáin, tesorero del reino, que pague a Pierre de Bar, su juglar de arpa, 119 libras, 11 sueldos y 6 dineros…” (295. or.)

“Desde Pamplona, a 3 de noviembre 1392, ordena el rey se pague «a Perot, jubonero, 12 florines por una hopalanda, un jubón, .. que fueron dados a Jean, ministril de arpa. [...] Se refiere al mismo Pierre de Bar una orden de Carlos III firmada en Pamplona, 17 de octubre de 1394 por la cual se ordena «que entregue a Pierres de Bar, juglar de arpa, 30 cahices de trigo, del o que puede serle debido por su pensión… Se presenta de nuevo el nombre de Pierre de Bar en un albalá de 3 de enero 1395, con la orden real de pago de 60 florines «a los tres juglares del rey, al trompeta, a Pere Dubart (de Bar) y a su hijo, juglares de arpa, a cada uno 10 sueldos»…” (296. or.)

“Qué juglares y ministriles tiene el Rey Noble en 1396-1397, en vigilias de su viaje a Francia: [...] Lo mismo vemos en 1397, cuando en 12 de febrero, desde Olite, ordena el rey que se pague «a Peret de la Cruz, 50 florines, precio de un rocín que se le tomó y fue dado a Jaquet de Bar, ministril de arpa, sobre su ordenanza para ir con el rey a Francia» (302. or.)

… 31 de marzo del mismo año 1398, manda se den «a Jaquet de Bar, su ministril de arpa, 10 francos,…” (305. or.)

“Ministriles y juglares que servían al Rey Carlos [III de Navarra, llamado el Noble] durante los años 1399-1408: Pierres de Carriere eta Juanón de Ezpeleta, “juglares de arpa”, aurkeztu ziren 1407. urtean Nafarroako errege gortean...” (310. or.)

“Peyre Carreras (Carrieres) ayuda de cámara y sonador de arpa, el 22 de septiembre del año antedicho (1407)” (310. or.).

“Los ministriles y juglares que sirvieron al Rey Noble durante los años 1410-1424: La reina Leonor de Navarra e infanta de Castilla, desde Olite, 22 diciembre de 1410 ordenaba se dieran «a Johan Çalua, mercader, por 10 codos de paño verde de Bristol que fueron dados a Peyretón, arpero de la infanta primogénita, para que se hiciese una hopalanda [...]” (311. or.)

Aita Donostiak (1951) ere jaso zituen harpari buruzko hainbat aipamen:

“De este Príncipe (Principe de Viana) (1421-1461) sabemos que en su servidumbre había clérigos y chantres de capilla, sonador de arpa o juglar, y que daba bailes a los caballeros.” (12. or.)

“En 1634, además del organista, tenía Aránzazu por lo menos: un bajón, un corneta, y 10 niños cantores; en 1664: un violón, un bajón, un bajoncillo, 3 chirimfas, un arpa y un clavicordio; en 1824 eran 18 a 20 músicos los que formaban la capilla, de los que 12 eran músicos instrumentistas.” (38. or.).

“Citemos también de paso al Padre Juan de Bolívar, agustino, natural de Lequeitio, que fué 18 años Vicario mayor del Coro de S. Felipe el Real. …, llegó a Philipinas el año de 1759. Cantó muchas veces en Manila y venían las gentes de muy lejos en tropas a oirle cantar, por su exquisita habilidad y metal de voz incomparable. Tañía con primor el órgano, el arpa, el rabel, la flauta dulce y otros instrumentos.” (71.or.)

“Entre los maestros de capilla que pretendieron el puesto en la Catedral ….; en 1771 Juan Joseph de Arce arpista (hay un acuerdo capitular sobre que el Organista sepa tañer el arpa) de Pamplona, natural de Tafalla, nacido en 29-V-1748, ordenado de primera tonsura a 12-XII-1767, en Zaragoza.” (82. or.).

A. Donostiak (1951) idatzitakoan ikus dezakegu XIV. eta XV. mendean Nafarroako gortean harpari buruzko hainbat aipamen:

En la vida de Carlos II (1349-1387) aparecen raramente los juglares. Con todo, hay pagos hechos a algunos que estaban de paso en su corte: … ; (pagos) a una inglesa «juglaresa de arpa»; en Vitoria a algunos del oficio (juglares), músicos que pertenecían al séquito de Don Tello, el hermano del rey Carlos II; a tocadores de arpa, viela y guitarra, cuyos nombres no se especifican. En estas cuentas se cita el nombre de Juan de San Lauranis, arpista, tal vez el mismo que Johanin de Larpa, juglar de Mossen Carlos, probablemente el futuro Carlos Ill.” (9.or.)

Soinu-tresna honek euskaraz hartzen duen maniura izena, Aita Donostiak 1635. urtean Tristán de Aphezte-k, Joanes de Etcheberri-ri eskainitako kopla hauetan aurkitu zuen (A. Donostia, 1952, 301):

Munduz mundu cebillana,

Dauid maniura iotcen

eta besta hau

Hala Saulenac, cituen

Dauid berac eguiten,

Maniurez cioela

Aiciñean cantatcen.

ITURRIAK

Bibliografia

ANGLES, Higinio. (1970). Historia de la Música medieval en Navarra. Pamplona: Institución Principe de Viana.

DONOSTIA, Aita. (1951). Música y Músicos en el País Vasco. Biblioteca Vascongada de los Amigos del País. San Sebastián. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 5-112). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca.

DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983.

Diskografia

ZUGASTI, Olatz. (1999). Bulun bulunka. Elkar.

Ikus-entzunezkoak

LARRUKERT, Fernando. (1978). Euskal herri-musika. Euskadiko Filmategia.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.