Egitura
Menbranofono hauek haizezko soinu-tresna zaharrekin (saxo, tronpeta, tronboia, bonbardinoa...) edo hauen antzeko (adibidez, kartoizko) gezurrezko tresnekin egiten dira. Turuta (mirlitoi) sistema duten ahokoak jartzen zaizkie.
Joera
Papertxoa duen ahokora kanta-marmarrean (tarareatuz) haizea botatzen da, norbere ahotsarekin doinua emanez. Ahoarekin ematen den doinuaren hotsa, papertxoa bibraztean aldatu eta handitu egiten da.
Historia
“Fanfarre” taldeetan erabiltzen dituzte itxurazko edo gezurrezko soinu-tresna hauek. Oraindik ere, zenbait festetan ikusten dira garai batean bezala “banda” gisako talde handi hauek. Orduan, ohitura zen koadrilan egiten ziren paseo eta kale bueltetarako musika taldea kontratatzea. Musika taldea zenbat eta handiago hobeto, baina garestiago ere. Horregatik, merkeago izateko, musikari gutxi batzuk kontratatu eta horiekin batera “gezurrezko” jotzaileak ateratzen ziren besteekin nahasturik, hotsa eta itxura emanez.
ITURRIAK
Bibliografia
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.