Gitarra pultsatutako kordofonoen familiako soinu-tresna da.
Egitura
Zortzi baten itxurako erresonantzia kaxa izan ohi du, aho edo zulo batekin. Kaxatik giderra ateratzen da, traste edo koskak izan ohi dituena. Giderrak goialdean hariak afinatzeko larakoa du. Larakoaren eta zubiaren artean sei hari izan ohi ditu tenkatuta.
Joera
Esku batekin giderra harturik, hatzekin hariak zapalduz nota ezberdinak ematen dira. Beste eskuarekin, hatzez edo plektroz, hariak pultsatzen dira, bibraraztean hotsa eman dezaten.
Historia
Gitarra dugu hari taldeetako edo errondailetako soinu-tresnetako bat. Esaterako, Lekeitioko Estudiantinaren emanaldietan ikus dezakegu.
Beste kasu askotan, ahotsari laguntzeko erabiltzen da, bera izanik abeslariari laguntzen dion soinu-tresna bakarra, doinua, armonia eta erritmoa jarriz.
Gitarra jole asko izan da gurean, baina zalantzarik gabe, gure herriaren historian izan dugun ospetsuena Jose Mari Iparragirre (1820-1881) izan da. Badakigu ospea ez zuela gitarra jotzeagatik lortu, abesten zituen kantuengatik baizik, baina hauek laguntzeko beti gitarra erabiltzen zuen. Horrela ibili zen Euskal Herrian eta munduan zehar. Bazuen bere kantuen artean gitarrari eskainitako kantu ezagun bat:
Gitarra zartxo bat da neretzat laguna
honela ibiltzen da artista euskalduna
egun baten pobre beste batez jauna
kantari pasatzen det nik beti eguna.
Gaur egun, abeslari asko aritzen dira Iparragirre aritu zen modu berean, hau da, herri kantu edo bestelakoak gitarraren laguntzaz emanez.
Bestalde, Nafarroako Erriberan gitarrak berezko jotzeko modua garatu du, bereziki jota saioetan. Hemen, gitarra joleek bertako estiloan ahotsari laguntzen diote, jotaren “aire libre” horri jarraituz.
Hona hemen Aita Donostiak (1951) jasotako aspaldiko datuetan, Nafarroako Gorteetako bi adibide: “Karlos II. erregearen anaia zen Don Telloren jarraigoko musikarien artean (1349-1387), harpa, viela eta gitarra-joleak zirela...” eta “Alonso de Peñafiel «tocador de guitarra» del maestre de Santiago (1414)” (11. or.).
Idazlan berean beste hainbat pasarte ere topa ditzakegu (A. Donostia, 1951):
“Por esa época, fines del siglo XVII, se cultivaba en Donostia el estudio de la guitarra, según atestigua un viajero inglés, el cual nos da el detalle de que para ello las muchachas «dejan crecer las uñas tan largas que adquieren un extraño aspecto».” (37. or.)
“A título de curiosidad citaremos también a un compositor de obras para guitarra de fines del siglo 18. Su nombre ha sido variamente transcrito, debido a la extrañeza que algunos nombres vascos causan en oidos no habituados a nuestra lengua. Es Ariscopacochaga, que algunos han transcrito: Aris-Paco-Chaga. Publicó diferentes obras para guitarra en Madrid, 1797-1800. Conocemos unas «PASTORELAS» suyas para guitarra, existentes en el archivo de D. Joaquín de Yrízar, arquitecto.” (45. or.)
XVIII. mendeko Baionako gizartean musikari buruz zera dio: “Oso famili gutxi izaten ziren, familikideen artean biolina, tronboia eta bereziki gitarra norbaitek jotzen ez zuenik” (83. or.).
Jesus Ramosen (1990) idazlanean ikusten den bezala, gitarra jole asko inguratzen ziren Iruñeako festetara XVIII. mendean. Guk, Felipe Pedrellek bere “Diccionario Técnico de la Música”-n (1894) tipleari buruz esaten duen bezala (Tiple-tiple de guitarra-guitarra tiple, guitarro ó guitarrillo. Instrumento que representa el tipo agudo de la familia de las guitarras), Ramosen testuan agertzen diren “tiple” joleak, gitarrarekin batera sartu ditugu:
- Domingo Abaurre - Guitarra - Pamplona - 1795 - Miserikordia etxean bizi da.
- Manuel Arlegui - Guitarra - Ozcoidi - 1796 - itsua.
- Gregorio Arrieta - Gaita, dulzaina, guitarra - Torres del Rio, Sansol.
- Joseph Bascaran (itsua) - Guitarra, violín - Eulz - 1790 / Pamplona - 1792-99 - (1792-98 Miserikordi Etxean bizi zen.
- Andrés Beloqui (ciego) - Guitarra - Ibero - 1799.
- Pedro Berasáin - Guitarra - Pamplona - 1789.
- Manuel Bordeta - Tiple - Tudela - 1791.
- Luis de la Cadena (ciego) - Guitarra - Pamplona - 1775, 1781-86.
- Andrés Casimiro - Guitarra - Pamplona - 1799.
- Pedro Miguel de Egües - Guitarra - Pamplona - 1791.
- Ignacio de Eugui - Pandereta, guitarra - Pamplona - 1785, 88-92.
- Pedro Miguel de Eugui - Guitarra - Pamplona - 1793-94 - Miserikordi Etxean bizi da.
- Diego Fernández - Guitarra - Losca - 1790 - itsua.
- Bernardo González (ciego) - Guitarra - Piedramilla - 1799.
- Ignacio Guembe - Guitarra - Pamplona - 1787 - itsua.
- Juan Celedonio Gurria - Tiple - Isaba - 1788-89.
- Antonio Ibáñez -Tiple - Estella - 1799.
- Juan Bautista Irasmendi - Guitarra - Pamplona - 1786-87 - itsua.
- Juan Bautista Isasmendi - Guitarra - Viana - 1788-89 - itsua (bi hauek pertsona bera izango ziren?)
- Antonio López - Guitarra - Pamplona - 1786.
- Tomás de Menusel - Guitarra - Pamplona - 1794 - residente en la Casa de Misericordia (itsua).
- Juan Francisco de Miras - Guitarra - Estella - 1768.
- Juan Joseph Mugueta - Tiple - Pamplona - 1790 - itsua.
- Agustín Munárriz (itsua) - Guitarra - Muruzábal - 1796-97 / Pamplona - 1798-99.
- Bartolomé Nardi - Guitarra - Aoiz - 1791.
- Agustín de Pipaón - Guitarra - Lerín - 1770-71.
- Manuel Ruiz - Tiple - Viana - 1782, 1784.
- Agustín Sáinz - Guitarra - Lerín - 1785-88, 1791-92 - itsua.
- Juan Pedro Santesteban - Guitarra - Pamplona - 1787, 1789.
- Juan Manuel Servino - Guitarra, tiple - Bilbao - 1774.
Ikusten dugunez, gitarra jole asko itsuak ziren. Asko ere, Iruñeko “Casa de Misericordia”-n bizi ziren eta gure ustez, honek, maila sozial pobrekoak zirela adieraz lezake; era horretan kalean gitarra jotzea eskale izatearekin lotuko zen, behar bada.
Iñaki Irigoienek (1994) ere honako pasartea jaso zuen: “Juan Mañé y Flaquerren “El Oasis”. Viajes al País de los Fueros”en aurkitu dogu, 1880an argitaratuan. Herri horretako (Markina) Karmengo jaiei buruzkoa da eta zera diosku: erromesek tripa beterik, fandango eta arinarina dantzaten dute,[...] denak nahasturik, kaletarrak eta baserritarrak, jauntxoak eta jende arrunta, denek erritmo berean, silbo eta danbolina, zarrabetea, gitarrak eta panderetak, irrintziak eta etxafueroen eztandak...” (31. or.).
ITURRIAK
Bibliografia
DONOSTIA, Aita. (1951). Música y Músicos en el País Vasco. Biblioteca Vascongada de los Amigos del País. San Sebastián. Obras Completas del P. Donostia. Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca.
IRIGOIEN, Iñaki. (1994). Dultzaina-gaita Bizkaian. Bizkaiko Dultzaina-La dulzaina en Bizkaia. Bizkaiko Foru Aldundia.
PEDRELL, Felipe. (1894). Diccionario Técnico de la Música. Serv. rep. de libros, Librerías Paris-Valencia. Copia Facsimil. Valencia, 1992.
RAMOS, Jesus. (1990). Materiales para la elaboración de un censo de músicos populares de Euskal Herria, a partir de los instrumentistas llegados a Iruñea en el Siglo XVIII.Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra (55. zk., 91-138). Iruñea: Institución Principe de Viana.
Diskografia
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.
LEKEITIOKO ESTUDIANTINA. (1983). Aratuste Alai. IZ-185.
LÓPEZ DE MUNIAIN, Balen. (2005). LOTUNEAK. Freecom. FRFO 0305.
Bideoak
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.