Firringila

Firringila joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.

Firringila (JMBA bilduma, 0684)

Firringila jotzen. 1999.

 

Firringila aerofonoen familiako soinu-tresna da.

Egitura

Zurezko taulatxoa da. Erdian bi zulotxo ditu eta horietatik sokatxo bat pasatzen da. Sokaren bi muturrak korapilo batekin lotzen dira. Botoi handiekin ere egiten dira.

Joera

Soka bi eskuekin zabaltzen egiten da, tablatxoa erdian utzirik. Tablatxoa jiratuz soka kiribiltzen da. Horrela dagoela, bi aldeetatik tira eginez, tablatxo hori abiadura bizian jira-biran jartzen da, zurrunbilo hotsa emanez. Jira-bira abiaduraren arabera hotsaren tonua aldatzen da.

Historia

A. Donostiaren (1952) euskal soinutresnen bilduman, haur jostailuen artean halako “aerofono libreak” egin eta erabiltzen zirela ikusten dugu.

Horietako bat “firringila” izenekoa dugu. Soka bati loturik dagoen eta bueltaka jartzen den zurezko zati bat. Gure garaietaraino iritsi dira halako tresnak botoiekin eginak (297. or.).

Nafarroako Garde herrian egiten zuten makila bat eta soka batekin furrunba izena ematen zioten halako hots-tresna. Toki batzuetan soka eta botoi batekin egiten zuten (Etniker, 1993, 699. or).

Etxarri Aranatzen, 1950. hamarkadan egiten ziren halako hots jostailuak. Horretarako oso egokiak izaten ziren beroki zahar bati kendutako botoi handiak, hots handiago ematen zutelako (Beltran, 2002, 134-135 orr.).

TAILERRA

Tablatxo bat hartu eta nahi dugun neurrian moztu, atera nahi dugun hotsaren eta erabili behar duenaren arabera. Erdian bi zulotxo egin.

Hauetatik sokatxo bat sartzen da eta sokaren bi muturrak korapilo batekin lotzen dira.

Botoiekin eginez gero aurreko bi urratsak eginak ditugu.

ITURRIAK

Bibliografia

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2002): Juguetes sonoros. (Folklore musical Infantil, III). Akal / Didáctica de la Música, 6.

DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia, II. liburukia, 257-309. orr. Ed. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo, 1983.

ETNIKER. (1993) Juegos infantiles en Vasconia. Etniker Euskalerria. Eusko Jaurlaritza.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.