Eskuak, txalo egiterakoan, soinu-tresna modura erabiliz gero, idiofonotzat har ditzakegu.
Joera
Esku-azpiak bata bestearen kontra joaz hotsa sortzen da.
Historia
Zenbait kantu eta dantzatan erabiltzen dira, musikaren erritmoa markatuz. Adibide gisa, hor dauzkagu “Esku-dantza” izenarekin ezagutzen diren dantzak. Horietan, dantzariak eskuak jotzen ditu, bereak bata bestearen kontra eta baita beste dantzarien eskuen kontra ere. Aita Donostiak (1952) euskal soinu-tresnei buruz idatzitako bere artikuluan azaldutako idiofonoen artean esku-mano aipatzen du (296. or.).
ITURRIAK
Bibliografia
DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983.