Danbolina menbranofonoen familiako soinu-tresna da.
Egitura
Danbor txiki bat da, zabalera baino altuera handiagoa duen zurezko kaxa zilindrikoduna. Larruzko mintzak tenkatzeko sokazko sistema izaten du; berri batzuk burdinazko tentsoreekin eginak daude. Larruaren hotsa aldatzeko eta handitzeko azpiko larruaren kontra tripazko edo bestelako bordoia izaten du.
Joera
Txistularia bera bakarrik nahikoa izaten da doinua eta erritmoa emateko, berak jotzen baitu esku batekin txistua eta bestean daraman makilarekin txistua jotzen duen besotik zintzilik daraman danbolina.
Historia
Tresna hau garrantzitsua izan dela garbi adierazten du historian zehar txistulariari eman zaion danbolinteroa izenak. Eskualde batzuetan, tresna ttun-ttun izenarekin ezagutzen da, eta toki horietan, txistulariak ttunttunerua izena hartzen du. Txistuak jotzen duen doinuari laguntza erritmikoa ematen dio eta gutxi izan dira danbolina jo ez duten “danboliteruak”.
Antzina neurri desberdinetakoak izaten omen ziren. Gaur egun bi motakoak erabiltzen dira: danbolina (txikia - agudoa) eta bonbetea (handia - grabea).
Joera desberdin asko ezagutzen dira. Batzuek sinple eta errazak eta besteak konplexuagoak, azken hauek esku batekin jo ahal izateko trebetasun handia eduki behar da. Gure ustez, atabalaren erabilerak eragin handia izan du danbolinaren joeran; txistulariak bakarrik jo izan duten lurraldeetan, hauek danbolin jole hobeak, trebeagoak izan dira. Gaur egun danbolina atabalaren lagungarri erritmikotzat erabiltzen da txistu taldeetan.
ITURRIAK
Bibliografia
ANSORENA, Isidro (-): Txistu ots gozoa nola?
(1965). Txistu ots gozoa nola? Bigarren zatia.
ANSORENA, Jose Inazio. (1978). Txistu ikaskizunak. Lankide Aurrezkia.
(1982). Txistu gozoa. Lehenengo maila. Erviti argit.
(1983). Txistu gozoa. Bigarren maila. Erviti argit.
(1985). Txistu gozoa. Hirugarren maila. Erviti argit.
(1990). Txistu gozoa. Erdi maila. Erviti argit.
BARRENETXEA, José Mariano. (1984). Apuntes de Txistu. Galdakao-Bizkaia.
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.
DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca.
EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEA. (1928- ). Txistulari aldizkaria.
OLAZARAN de ESTELLA, P. Hilario. (1951). Txistu. Tratado de flauta vasca. Bilbo. 1970.
Diskografia
ALDEKOA, Alejandro & Berrizko Herria. (1993). Alejandro Aldekoari omenaldia. GOR. G-513.
ANSORENA, Isidro & Banda de Txistularis del E.A.S.S. (1970). Bailes vascos. Columbia. C 7090.
ANSORENA, Jose Inazio. (1985). Donostiako Txistulari Udaltaldea: Donostiako Txistulari Udaltaldea. Dial Discos. Doblon. 50.1769.
(1991). Ansorenatarren Danbolinak. IZ. IZ-369.
(1993). Txistu hotsak. IZ. TZ-415.
(1994). Le Basque. IZ. IZ-421.
(1995). Haize hegoa. IZ. IZ-446.
(1996). Gipuzkoako soinu zaharrak. IZ. IZ-461.
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.
BILBOKO UDALETXEAREN TXISTULARIAK. (1977). Bilboko Udaletxearen Txistulariak. Movieplay-Kardantxa. 17.0911/0.
ELIZALDE, Maurizio. (1971). Baztango dantzak 1. HG-24. Baztango Dantzak 2. HG-26.
(1977). Lanzko zortzikoa-jostaketa dantzak. HG-OTS. HG-169.
MAKUSO, Miguel. (1977). Herriko Musika. Movieplay-Kardantxa. 17.0912/2.
Bideoak
BASTERRETXEA-LARRUQUERT. (1968). Ama lur / Tierra madre. Euskadiko Filmategia.
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.
CARO BAROJA, Julio eta Pio. (1971). Navarra. Las cuatro estaciones. Gobierno de Navarra.
(1979). Gipuzkoa. Gipuzkoa-Donostia Kutxa.
LARRUKERT, Fernando. (1978). Euskal herri-musika. Euskadiko Filmategia.