Burruna, furrufarra, zurrunbera

Burrun joaldia

Soinularia: Aitor Beltran Mendoza

Oiartzun, 1999

Burrunak joaldia. Juan Mari Beltran. Sagar-dantza (zatia). 1998. (beti ttun ttun. CDNO 21)

Burruna (JMBA biduma, 0581)

Furrufarra (JMBA bilduma, 1058)

Burruna jotzen. 1999.

 

Burruna aerofono libreen familiako soinu-tresna da.

Egitura

Zurezko taulatxo luzexka bat da. Mutur batean duen zulo batetik soka bat pasatzen da. Tokian toki neurri eta itxura ezberdinak hartzen dituzte.

Joera

Sokaren mutur batetik heldurik, taulatxo hori abiadura bizian airean bueltaka jartzen da, zurrunbilo hotsa emanez. Abiaduraren arabera hotsaren tonua aldatzen da.

Tresna hau jotzeko, soka mutur batetik heldu, beti zentzu berean jiratuz edo bueltak emanez soka bihurritu eta ondoren taulatxoa jolearen inguruan airean bueltak ematen jarri behar da, sokari eraginez. Bueltak ematen dituen bitartean soka bihurritua dagoenez taulatxoa jirarazten du abiadura bizian, hasieran alde batera eta gero kontrakoan. Taulatxoaren errotazio eta translazio mugimendu horrek, soinu-tresna honen hots berezia sorrarazten du.

Taulatxoaren translazio mugimendua bi erara egin daiteke: bertikalki, sokaren luzera lurraren kontra ez jotzeak mugatzen duela, eta horizontalki, buru gainetik eraginez. Kasu honetan soka luzeagoa izan daiteke eta bide batez, joaldiak luzeagoak.

Historia

A. Donostiaren (1952) euskal soinu-tresnen bilduman, haur jostailuen artean halako “aerofono libreak” egin eta erabiltzen zirela ikusten dugu. Besteak beste, “zurrunbera” izenarekin Araban haurrek jolasteko erabiltzen zutena dugu (297. or.).

J. Caro Barojak (1977) Araban hartzen zuen itxura bereziaren eta furrufarra izenaren berri ematen digu (190-192. orr.).

J.M. Barandiaranek (1974) Saran aurkitu zuen tresna hau “burrun” izenarekin. Animaliak ikaratzeko erabiltzen omen zen (62. or.).

“Furrufarra” izenarekin agertzen da Lekeition, Lekeitioko haurrek garizuman eta uzta garaietan erabiltzen zituzten “txolarreak” uxatzeko (Etniker, 1993, 106. or.)

TAILERRA

Taulatxo luzexka bat prestatu, beharrezko forma emanez. Zulo bat egin, soka lotu ahal izateko.

Soka lotu eta erabiltzeko prest dago.

Arabako furrufarra egiteko bukaeran halako itxura eman behar zaio.

ITURRIAK

Bibliografia

BARANDIARAN, Jose Miguel. (1974). Obras Completas. (T. V. Bosquejo Etnográfico de Sara V). Bilbo: Biblioteca de la Gran Enciclopedia Vasca.

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2002): Juguetes sonoros. (Folklore musical Infantil, III). Akal / Didáctica de la Música, 6.

CARO BAROJA, Julio. (1977). Los Pueblos de Norte. Donostia: Editorial Txertoa.

DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia, (II. Liburukia), 257-309. Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca. 1983.

ETNIKER. (1993). Juegos infantiles en Vasconia. Etniker Euskalerria. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.