Bonboa menbranofonoen familiako soinu-tresna da.
Egitura
Zurezko edo metalezko kaxa zilindrikoa du. Larruzko edo bestelako bi mintz ditu aho banatan tenkatuta.
Joera
Kutxa zerbaiten gainean jarri edo lepotik zintzilikatuz, eskuan mazo berezi bat hartuta honekin mintza jotzen da.
Historia
Musika banda, txaranga eta fanfarre musika taldeetan, ia ezinbestekoak dira halako soinu-tresnak. Hauek markatzen dute oinarrizko erritmoa eta talde osoa koordinatu eta zuzentzen dute.
Batzuetan talde handiak osatzen dituzte eta bakarka edo beste soinu-tresnekin batera erabiltzen dira. Halako famatuenak Lizarrako festetan ospatzen den “la bombada” eta azken garaietan Iruñeako San Ferminetan egiten den “el estruendo” izango dira.
Baztan aldeko inauterietako Erratzuko “Dama” taldeko konpartsan eta Arizkungo Inauterietako Hartzaren konpartsan ikus eta entzun daitezke danbor handi hauek. Bertan egindako bonbo handi hauekin aritzen dira izugarrizko zarata eginez. Bertan, halako soinu-tresnak “zanbonba” izenez ezagutzen dira (Beltran, 1996, 113-114 orr.).
ITURRIAK
Bibliografia
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.
FELIU CORCUERA, Alfredo. (1987). Gure Herria. Tradiciones y costumbres del País Vasco. Donostia: Kriselu.