Arizkungo harpa

BALTSA

Soinulariak: Javier Larralde (klarienetea), Patxi Larralde (atabla), Antonio Menta (Arizkungo harpa)

Arizkun, 1999

Arizkungo harpa joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.

 

Nafarroako Arizkun herrian “harpa” esan izan zaio igurtzitako kordofonoen familiako soinu-tresna honi.

Egitura

Makila luze baten parean bertikalki metalezko haria du tenkaturik. Behealdean latorrizko ontzi batek erresonantzia kaxaren funtzioa betetzen du. Makilaren goialdean metal edo latorri zati batzuk daude, pandero txinden antzera.

Joera

Jotzeko bertikalki hartzen da, esku batekin, eta lurraren kontra jotzen da, oinarrizko erritmoa markatuz eta goiko txindei zeharka eraginez. Beste eskuarekin zurezko ezpata horzdun gisako bat harturik, metalezko haria jotzen eta igurzten da hotsa emateko, biolin baten modura.

Kordofonoen familian sailkatzen dugun arren, soinu-tresna honek baditu idiofonoen ezaugarriak: goialdeko txindak, makilak lurraren kontra jotzea eta ezpatarekin metalezko lata ontzia jotzea idiofonoen sisteman koka ditzakegu.

Historia

Halako eta bestelako tresnak inauteri garaian erabili izan dira herri honetan, kantu eta dantzak laguntzeko, zarata egiteko zein txantxetarako.

Arizkungo Antonio Menta Arizkungo harpa jotzen. Arizkun, 1999.

Antonioren aita Jose Mari Mentak jotzen zuen XX. mende hasieran eta Antoniok berarekin ikasi omen zuen Arizkungo-harpa jotzen.

Arizkungo inauterietako konpartsa 1930 inguruan. Eskuinean Jose Mari Menta “Arizkungo harpa”rekin

(arg. Dantzariak 41. 1987 abendua. 46-47 orr.)

 

ITURRIAK

Bibliografia

BELTRAN, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Donostia: Orain.

DANTZARIAK. (1987). Aintzinako argazkiak. Dantzariak, 41. Euskal Dantzarien Biltzarra.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.